Lurzoru-okupazioa egiteko baimena, jarduera ekonomiko puntuala garatzeko

Zer da? Zertarako da?

Pertsona fisikoek edo juridikoek lurzoru publikoan jarduera ekonomiko puntualak (jarraian zehaztutakoak adibidez) egiteko lurzoru publikoa okupatzeko baimena da. Baimen hau lortu ezean, kaleko salmenta zein bestelako jarduera ekonomikoak gauzatzea debekatuta dago udalerri osoan.

Baimen hauek egun puntualetarako dira. Baimenak lortzeko prozedurak kasuan kasuko okupazio-motaren araberakoak dira; alegia, udalak okupazioaren arrazoiaren arabera zehazten du prozedura eta kasuan kasu zehazten dira prozedura bakoitzean aurkeztu beharreko dokumentuak, betekizunak, baldintzak, datak...

Baimena lortzeko aipatu diren prozeduren nondik norakoak prozedura bakoitzaPR0138 - Lurzoru-okupazioa egiteko baimena, jarduera ekonomiko puntuala garatzeko arautzen duten oinarri arautzaileetan jasotzen dira. Oinarri arautzaileak webgunean argitaratzen dira, zehazki Kultura Sailaren atalean, “Lurzoru publikoa okupatzeko deialdiak” azpiatalaren barruan (https://bergara.eus/deialdiak).

Adibide gisara, honakoak dira lurzorua okupatzeko baimena behar duten jarduera ekonomiko puntual batzuk:

- Feria-atrakzioak jartzea (2024rako deialdiaren oinarriak 2023-07-19ko G.A.O.n argitaratu ziren; izena emateko epea 2023-09-29a artekoa da)

- Ogitartekoak, patata eta antzekoak ibilgailu batetik saltzea (2024rako deialdiaren oinarriak 2023-07-11ko G.A.O.n argitaratu ziren; izena emateko epea 2023-09-29a 13:00ak artekoa da)

- Txurroak ibilgailu batetik saltzeko (2024rako deialdiaren oinarriak 2023-11-13ko G.A.O.n argitaratu ziren; izena emateko epea 2023-12-11 13:00ak artekoa da)

- Taloen postua jartzea.

- Txosna eta antzerakoak ustiatzea

Nork eska dezake?

Interesa duen edozein pertsona fisikok edo juridikok –betiere baimena eskatzen duen jarduerarako betebeharrak betetzen baditu–, edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu behar diren agiriak

Aurkeztu behar diren agiriak oinarri arautzaileetan jasotzen dira. Oinarri arautzaileak webgunean argitaratzen dira, zehazki Kultura Sailaren atalean, “Lurzoru publikoa okupatzeko deialdiak” azpiatalaren barruan (https://bergara.eus/deialdiak).

Non eskatzen da?

        Beste batzuk:

        Bergarako Udala EIS (Erregistroen interkonexio sistema) zerbitzura atxikituta dago. Zerbitzu horren bidez, udal honetan aurkeztu behar diren agiriak beste administrazio batzuetan erregistratu daitezke, modu seguruan eta legezko adostasunarekin. Beraz, erregistratu daitezke ere:

        • Edozein administrazio publikoko (udalak,aldundiak, autonomia-erkidegoak, estatuko administrazioa edo mendeko erakundeak) erregistro-arloko laguntza-bulegotan, beti ere EIS sisteman badago.
        • Postetxean, EBBE (ORVE) zerbitzuan.

        ARGIBIDE GEHIAGO:

        Idazkaritza
        943 779 100 - luz. 1120

        kontratazioa@bergara.eus

        Kostua

        Indarrean dagoen ordenantza fiskalaren arabera: Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza, H epigrafea.

        Erabakitzeko epea

        • Aurreikusitako epea: Hilabete bat.
        • Legezko epea: Hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

        Legeak eta arauak

        Kasuan kasuko oinarri arautzaileak. Hemen ikusgai: https://bergara.eus/deialdiak

        Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

        Kasuan kasuko oinarri arautzaileetan zehaztutakoa.

          Organo erabakitzailea

          Alkatea

          Izapidetze honen ardura duen departamentua

          Bergarako Udala - Idazkaritza

          Oharrak

          Irabazi asmorik ez duten entitate edo taldeei kaleko salmenta egiteko emandako baimenak dagokion prozedurari jarraituko die. Ikus hemen informazio gehiago.

          Gaur egun, astean behin, larunbatero, San Martin plazan egiten den merkatu txikiak ere ez dio prozedura honi jarraituko. Ikus hemen informazio gehiago.

          Erabakitzeko epea baldintza plegu bakoitzean jasotakoa izango da.

          Datu pertsonalen babesa

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:

          Bergarako Udala

          San Martin Agirre plaza 1,

          20570 Bergara

          Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).