Etxeko Laguntza Zerbitzua

Zer da? Zertarako da?

Zerbitzu hau euren kasa baliatzeko zailtasunak dituztenei zuzenduta dago, ahal den bitartean euren etxean bizitzen jarraitzeko. Pertsona bakoitzari prebentzio, asistentzia eta/edo birgaitze programa berezia aplikatzen zaio. Etxeko langile baten laguntza jasotzen du etxean bertan.
Laguntza ezberdinak eskaintzen dira, beharren arabera:

  • Etxeko lanetarako laguntza.
  • Laguntza pertsonala.
  • Beste jarduera osagarri edo berezi batzuk.

Zerbitzua astelehenetik igandera jaso daiteke, egunean gehienez 4 orduko intentsitatearekin.

Egindako eskaera eta Gizarte Zerbitzuetako teknikariaren balorazioa ikusita, erabakiko dira zerbitzu egunak eta intentsitatea.

Nork eska dezake?

Interesdun den edozeinek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.

  • Pertsona banakakoak edo familia unitateak, autonomia galtzearen ondorioz euren etxean bizitzen jarraitu ahal izateko oinarrizko etxeko lanak egiteko eta arlo pertsonalean laguntzeko premia dutenak.
  • Eskatzailea Bergaran erroldatuta egon behar da, gutxienez eskaera egin baino urtebete lehenagotik (kasu bereziak egon daitezke).

Baldintza hori bete ez arren, norbaitek honako hiru baldintzetako bat betetzen badu, zerbitzua eskuratzeko aukera izango du:

1.Familia elkartzeko bizitokiz aldatu eta Bergarara etorritako pertsona izatea, eta pertsona horrek jatorriko udalerrian ere ordura arte etxeko laguntza jaso izana. Eskaera egitean Bergaran erroldatu beharko du. Era berean, jatorriko udalerriko gizarte zerbitzuen ziurtagiria aurkeztu beharko du, jasotzen duen etxeko laguntza egiaztatuz.

2.Familiako laguntza jasotzearren, hainbat udalerritako familiakideen etxeetan txandaka bizi den pertsona izatea; eta erroldatuta dagoen udalerrian etxeko laguntza zerbitzuaren onuradun izatea. Eta jatorriko udalerriko gizarte zerbitzuen ziurtagiria aurkeztu beharko du, jasotzen duen etxeko laguntza egiaztatuz.

3.Familia elkartzeko xedearekin udalerri honetara etorritako pertsona izatea, eta zerbitzua justifikatzen duen menpeko egoera duena izatea. Eskaera egiten duen momentuan Bergaran erroldatu beharko du.

  • Autonomia pertsonalerako zailtasunak dituzten 60 urtetik gorako pertsonak.
  • Ezgaitasunak nahiz elbarritasunak izan eta autonomia pertsonalerako zailtasunak dituzten pertsonak.
  • Beren familiek zaindu ezin dituzten eta behar duten arreta eman ezin dieten adingabeak.
  • Honako familia talde edo pertsona hauek: Zama gehiegi dutenak; harreman gatazkatsuak dituztenak; gizarte egoera ezegonkorrak dituztenak; eta/edo gaixotasun fisikoen eta/edo psikikoen ondorioz arazoak dituztenak.

Eskaera pertsona multzo batentzat egiten denean, multzo horretako kide guztiek bete beharko dituzte eskatutako baldintzak.

Aurkeztu behar diren agiriak

Bergarako Udalak Etxeko Laguntzaren Zerbitzua arautzen duen udal arautegiak (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua 2019-01-22an) ezarritako baldintzen datuak zuzenean egiaztatuko ditu Bergarako Udalean eta baita beste administrazio batzuetan ere, Datuen Bitartekotzako Plataformaren bitartez.

BERGARAKO UDALA

  • Erroldako datuak
  • Jasotzen dituen laguntza ekonomikoak (GLL, GLUL ...) eta horien zenbatekoak

FORU ALDUNDIAK

  • Ondasun higiezinen inguruko kontsulta
  • PFEZen inguruko kontsulta
  • Kontuen inguruko kontsulta
  • Ondare mailako kontsulta
  • Menpekotasun mailaren eta graduaren kontsulta

EUSKO JAURLARITZA

  • Etxebizitza prestazioaren inguruko kontsulta
  • Izatezko bikoteen erregistroan inskripzioaren kontsulta

KATASTROA

  • Datu katastralen kontsulta

LANBIDE ENPLEGU ZERBITZUA

  • Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren kontsulta

ESTATUTUKO ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA

  • Langabezia-aldiaren zenbatekoen kontsulta
  • Egungo langabezia prestazioen zenbatekoen kontsulta

GIZARTE SEGURANTZA

  • Gizarte-prestazio publikoen kontsulta

POLIZIAREN ZUZENDARITZA NAGUSIA

  • Nortasunaren inguruko datuak egiaztatzeko kontsulta

ERREGISTRO ZIBILA

  • Ezkontza datuen kontsulta

Eskatzaileak arlo ekonomikoa ez baloratzea eskatu dezake eskaera egiterakoan. Kasu honetan, ez du aurkeztuko arlo ekonomikoari buruzko dokumentaziorik eta gehieneko ordu-prezioa ordainduko du: lanegunetako ordu arrunta 15 euro eta jaieguneko ordua 20 euro.

Udalak ezin baditu datuak bildu, eskatzaileei beharrezko agiriak eskatuko zaizkie.

Eskatzaileak egiaztatze horri uko egiteko aukera izango du eskaera arrazoitu bidez. Kasu horretan, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko du.

Gainera, ondoren aipatzen diren dokumentuak aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek.

  • F0131 eskaera inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta.
  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.
  • Familia-liburua, elkarbizitza-unitatean 18 urtetik beherako pertsonak egonez gero.
  • Eskatzailearen eta familia edo elkarbizitza-unitatea osatzen duten kide guztien aurrezki-kutxetako kartillak, epe jakinerako aurrezkiak, akzioak, bonuak...
  • Gastu kengarrien eta diru-sarrera ez konputagarrien ziurtagiriak.
  • Gizarte Zerbitzuen ustez espedientea erabakitzeko premiazko ikusten den bestelako edozein dokumentazio.
  • Bergaran urtebeteko errolda ez daukaten kasuetan, etxeko laguntza jasotzen duela egiaztatzen duen jatorriko udalerriko Gizarte Zerbitzuen ziurtagiria aurkeztu beharko du.
  • Urgentziazko eskaeretan, zerbitzua jasotzen hasi eta ondoren egiten den balorazioaren ondoriozko ekarpena ordaintzeko konpromiso-orria sinatuta (F0131 inprimakiaren eranskina).

Non eskatzen da?

            Beste batzuk:

            Bergarako Udala EIS (Erregistroen interkonexio sistema) zerbitzura atxikituta dago. Zerbitzu horren bidez, udal honetan aurkeztu behar diren agiriak beste administrazio batzuetan erregistratu daitezke, modu seguruan eta legezko adostasunarekin. Beraz, erregistratu daitezke ere:

            • Edozein administrazio publikoko (udalak,aldundiak, autonomia-erkidegoak, estatuko administrazioa edo mendeko erakundeak) erregistro-arloko laguntza-bulegotan, beti ere EIS sisteman badago.
            • Postetxean, EBBE (ORVE) zerbitzuan.

            ARGIBIDE GEHIAGO:

            Gizarte zerbitzuak
            943 779 100 - luz. 1210

            Kostua

            Udal ordenantzaren arabera Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea M epigrafea

            Zerbitzu-jasotzaileak laguntza-ordu bakoitzeko egin beharreko gehieneko ekarpena hau izango da:

            • 15 €/ordu arrunta (lanegunetan)
            • 20 €/jaieguneko ordua

            Erabakitzeko epea

            • Aurreikusitako epea: Momentuan (ikusi Oharrak)
            • Legezko epea: Bi hilabete.
            • Administrazio isiltasunaren eragina: Ezespena.

            Legeak eta arauak

            Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

            • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
            • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.
            • Teknikariaren txostena, Gizarte zerbitzuak.
            • Ebazpena, Alkatetzaren dekretua
            • Jakinarazpena, eskatzaileari.

              Organo erabakitzailea

              Alkatea

              Izapidetze honen ardura duen departamentua

              Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

              Oharrak

              Kasu larrietan 24 orduko epean zerbitzua emango da. Kasu larriak ez direnetan hamabost eguneko epean.

              Eskaera baloratzeko gizarte zerbitzuen departamenduko teknikariak etxean bisita egingo du.

              Datu pertsonalen babesa

              Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:

              Bergarako Udala

              San Martin Agirre plaza 1,

              20570 Bergara

              Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).