Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak: informazioa, balorazioa, orientazioa eta arreta zerbitzua.

Zer da? Zertarako da?

Herritar guztiei zuzendutako zerbitzua da. Gizarte zerbitzuetako prestazio eta programen informazioa, egoeraren balorazioa, orientazioa eta arreta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen da; eta baita beste babes sistema publiko batzuen informazioa ere.

Nork eska dezake?

Interesdun den edozeinek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.

Aurkeztu behar diren agiriak

Hitzordua hartzeko erabiltzailearen ondorengo datuak eman behar dira:

  • Izena eta abizenak.
  • NAN, AIZ (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia).
  • Harremanetarako telefono bat.
  • E-posta helbide bat.

Ondorengo agiriak aurkeztu behar dira lehen hitzorduan:

  • NAN, AIZ (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia).
  • Curriculum Vitae. Baldin badaukazu, eta ahal den neurrian formatu digitalean.
  • Bizitza laborala. Baldin badaukazu.
  • Ikasketen titulazioak. Baldin badaukazu.
  • Argazki bat, karnet tamainakoa. Curriculum Vitae egitea nahi baduzu"

Non eskatzen da?

          Beste batzuk:

          Bergarako Udala EIS (Erregistroen interkonexio sistema) zerbitzura atxikituta dago. Zerbitzu horren bidez, udal honetan aurkeztu behar diren agiriak beste administrazio batzuetan erregistratu daitezke, modu seguruan eta legezko adostasunarekin. Beraz, erregistratu daitezke ere:

          • Edozein administrazio publikoko (udalak,aldundiak, autonomia-erkidegoak, estatuko administrazioa edo mendeko erakundeak) erregistro-arloko laguntza-bulegotan, beti ere EIS sisteman badago.
          • Postetxean, EBBE (ORVE) zerbitzuan.

          ARGIBIDE GEHIAGO:

          Kostua

          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

          Erabakitzeko epea

          • Aurreikusitako epea: Momentuan.
          • Legezko epea: Ez dagokio.
          • Administrazio isiltasunaren eragina: Ez dagokio.

          Legeak eta arauak

          Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

          Eskatzaileari hitzordua emango zaio gizarte langilearekin egoteko.

            Organo erabakitzailea

            Ez dagokio

            Izapidetze honen ardura duen departamentua

            Bergarako Udala - Gizarte Zerbitzuak eta Sustapen Ekonomikoa

            Oharrak

            Larrialdiak: 112 edo 943-224411 (Gizarte Larrialdietarako Foru Zerbitzua eta Harrera Zentroa, urte osoan eguneko 24 ordutan)

            Datu pertsonalen babesa

            Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:

            Bergarako Udala

            San Martin Agirre plaza 1,

            20570 Bergara

            Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).