Dokumentuen sarrera-erregistroa

Zer da? Zertarako da?

Hau da helburua: Herritar, erakunde edo beste administrazio publikoek udaleko departamentu, organo edo zerbitzuei aurkeztutako idatzi eta jakinarazpen guztiak jasotzea, erregistratzea eta dagokion organo edo zerbitzura bideratzea.

Nork eska dezake?

Udaleko edozein arlori eskabide edo idatziren bat zuzendu nahi dioten guztiek (pertsona fisiko zein juridikoak), edo horien ordezkari legalak

Aurkeztu behar diren agiriak

Udalak espedientea tramitatzeko beharrezkoa duen informazio guztia bere eskura izateko, honako hauek aurkeztu behar dira:

  • Tramite bakoitzeko udalak prestatuta duela inprimakia eta gomendatzen da aurrez udalak bere web orrian tramiteak atalean duen informazioa begiratzea edo bestela F0001 eskabide orokorra erabiltzea udalak espedientea tramitatzeko beharrezkoa duen informazio guztia bere eskura jarriko litzatekeelako.

Bestalde, honako hauek ere aurkeztu behar dira:

  • Eskatzailearen identifikazio-agiria (IFZ, NAN, AIZ- Atzerritaren Identifikazio Zenbakia-, pasaportea...).

  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria F0136 aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

  • Erregistratu nahi den eskabidean edo idatzian datu hauek beti jaso beharko dira:

- Interesatuaren izen-abizenak eta, dagokionean, ordezkatzen duenarenak.

- Jakinarazpena edo eskariaren erantzuna jasotzeko helbidea.

- Tokia, data eta sinadura.

- Ekintzak, arrazoiak, eskari zehatza eta, nahi izanez gero, udaleko zein sailetara zuzenduta dagoen.

- Prozedura araututa balego, dagokion dokumentazioa.

Eskaera laguntzeko beste dokumentazioa ere aurkeztu daiteke.

Non eskatzen da?

            • Beste Batzuk:

            Bergarako Udala EIS (Erregistroen interkonexio sistema) zerbitzura atxikituta dago. Zerbitzu horren bidez, udal honetan aurkeztu behar diren agiriak beste administrazio batzuetan erregistratu daitezke, modu seguruan eta legezko adostasunarekin. Beraz, erregistratu daitezke ere:

            • Edozein administrazio publikoko (udalak,aldundiak, autonomia-erkidegoak, estatuko administrazioa edo mendeko erakundeak) erregistro-arloko laguntza-bulegotan, beti ere EIS sisteman badago.
            • Postetxean, EBBE (ORVE) zerbitzuan.

            ARGIBIDE GEHIAGO:

            B@Z (Bergararren Arreta Zerbitzua)

            010 (943779100 Bergaratik kanpo)

            Kostua

            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

            Erabakitzeko epea

            • Legezko epea: Ez dagokio.

            Legeak eta arauak

            Eskaera egin ondoren jarraitu beharreko prozedura

            • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari jaso-agiria eman.
            • Eskaera eta dokumentazioa izapidetzearen ardura duen departamentura bideratu.

            Organo erabakitzailea

            Ez dagokio

            Izapidetze honen ardura duen departamentua

            Bergarako Udala - Idazkaritza

            Oharrak

            Eskariak betetzen laguntzeko, udalak normalizatutako eskabideak ditu. Inprimaki-mota bakoitzean, tramite hori burutzeko behar den informazioa eta dokumentazioa zehazten da; beraz, tramite bakoitzari dagokion inprimakia erabiltzea gomendatzen da.

            Tramite zehatz bat egiteko inprimakirik ez balego, normalizatutako eskabide orokorra ere erabili ahal izango da. Hala ere, ez da derrigorra inprimaki horiek erabili behar izatea.

            EZ dute administrazio-espedienterik hasiko udaletxera fax-ez edo posta elektronikoz bidalitako idatziek, ezta egindako abisuak, kexak edo iradokizunak ere (ez udaletxean zuzenean aurkeztutakoak, ez Herritarren Postontziaren bidez bidalitakoak).Ez zaie sarrerarik emango.

            Datu pertsonalen babesa

            Egindako eskaeretako datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, eskaera izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta:

            Bergarako Udala

            San Martin Agirre plaza 1,

            20570 Bergara

            Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT).