Dirulaguntzak, Urnietako ikastetxeetako guraso elkarteek antolaturiko hezkuntza alorreko programak finantzatzeko

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Dirulaguntza hauen xedea da Urnietan kokaturiko ikastetxeetako guraso elkarteek ikasturtean zehar hezkuntza alorreko jarduera programak antola ditzaten sustatzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Urnietan kokaturiko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako edota Bigarren Hezkuntzako ikasketak eskaintzen dituzten ikastetxeetako guraso elkarteek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Eskaera orria eta proiektuaren inprimakiak.

Dirulaguntza lehenengoz eskatzen duten erakundeek ondorengoak ere aurkeztu beharko dituzte:

- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.

- Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia (IFZ).

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

                      ZENBAT KOSTATZEN DA?

                      Doakoa.

                      PROZEDURAREN EPEA

                      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezeslea

                      ARAUDI APLIKAGARRIA

                      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                      1. Organo kolegiatuak aurkeztutako eskaerak aztertu eta txostenak prestatuko ditu.

                      2. Organo eskudunak lehentasunen arabera dirulaguntzen zenbatekoak ezarri, eta interesdunari ebazpena jakinaraziko dio.

                      NORK ONARTU BEHAR DU?

                      Ikus "Oharrak" atala

                      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                      Sustapena - Euskara atala

                      OHARRAK

                      Informazio guztia dirulaguntza arautzen duten oinarrietan jasota geratzen da.

                      Eskaerak aurkezteko epea hasiko da deialdia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den egunaren hurrengoan, eta amaituko da hilabete bateko epean.

                      Aurkeztutako eskabideak aztertuko dituen organo kolegiatua osatuko dute: Hezkuntza eta Gazteria Zinegotzia, Sustapen Arloko koordinatzailea, Udal Kontu-hartzailea, Udal Idazkaria eta Euskara saileko teknikaria.

                      DATU PERTSONALEN BABESA

                      Tratamendu jarduera: HEZKUNTZAREN ETA EUSKARAREN KUDEAKETA

                      Helburua eta zilegitasuna: Hezkuntzaren kudeaketa eta sustapena, eta euskaren erabileraren sustapena, planifikazioa eta dinamizazioa, Euskadiko Toki Erakundeen 2/2016 Legearekin eta Toki Araubideko Oinarrien 7/1985 Legearekin bat etorriz.

                      Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak gaian eskuduntza duten beste Adm. Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari, Udalari lotutako edo haren mendeko erakundeei

                      Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                      Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]