Urnietarrei zuzenduta Urnietan garatutako emantzipazio prozesuetan lagunduko duten eta urnietarren aberaste kulturala eta ohitura osasungarriak sustatuko dituzten irabazirik gabeko kultura, euskara, aisia, kirol, haur edota gazte proiektuentzako dirulaguntzak ematea edo baita udal lokalak erabiltzea baimentzea.
Ordezkaritza: eskaerak egiteko, erantzukizunpeko adierazpenak edo komunikazioak aurkezteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko ordezkaritza egiaztatu egin beharko da.
Hitzarmen eskaera
Dirulaguntza lehenengoz eskatzen duten elkarteek eskaera inprimakiez gain beste agiri hauek ere aurkeztu beharko dituzte:
- Identifikazio Fiskalerako Kodearen fotokopia.
- Eusko Jaurlaritzako elkarte edo erakundeen erregistro orokorrean erroldaturik daudela ziurtatzen duen agiria.
- Elkartearen edo erakundearen estatutuak.
Ordezkapen idatzia, hala badagokio.
Dirulaguntza onartzean eta adieraziko den epean ondorengo agiriak ere aurkeztu beharko dira:
- Hitzarmenaren jarraipena: Udalari jakinarazi beharko zaio hurrengo ekitaldirako jardueren aurreikuspena, Hitzarmena: Jarraipena izeneko inprimakia behar bezala beteta aurkeztuz.
- Hitzarmenaren zuriketa: dirulaguntzaren xede diren jarduerak gauzatu izanaren zuriketa Hitzarmena: Zuriketa izeneko inprimakia behar bezala beteta aurkeztuz egingo da.
Doan
Ez dagokio
1. Eskabidea jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
2. Interesdunari eskabidearen kopia edo hartu-agiria ematea.
3. Eskabidea Sustapen Arlora bidaltzea.
Tokiko Gobernu Batzarra
Ez dagokio
Eskatzaileak zerga betebeharrak egunean izan beharko ditu.
Laguntza jaso ahal izateko aurrekontuetan diru erabilgarria egon beharko du.
Tratamendu jarduera: KULTURAREN KUDEAKETA
Helburua eta zilegitasuna: Laguntzak, bekak, diru-laguntza, sariak, kultur espazioen lagapena, kultur zerbitzuetan altak, liburutegia eta udal artxiboaren kontsultak kudeatzea, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearekin bat etorriz.
Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak gaian eskuduntza duten beste Administrazio Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Eusko Jaurlaritzari, Estatuko Administrazio Orokorrari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari. Dirulaguntzak argitaratzeagatik zilegitasuna dute
Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.
Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]