Urnietako merkataritzaren, ostalaritzaren eta zerbitzuen sektoreetan ekonomia indarberritzeko dirulaguntzak (Covid19)
ZER DA? ZERTARAKO DA?
Covid-19ari aurre egiteko jarduera ekonomikoa prestatzeko egindako ondoren aipatzen diren inbertsio eta ekipamendu, bai eta inbertsio horiek egiteko beharrezkoak diren azterlanak finantzatzeko dirulaguntza.
- Lokalak eta lan egiteko moduak egokitzea.
- Segurtasun- eta osasun-irizpideak/-protokoloak betetzeko merkataritza edo ostalaritza-lokalak egokitzeko inbertsioak eta ekipamenduak.
Ez dira inbertsiotzat hartuko maskarak, eskularruak, gel desinfektatzaileak, paperezko zapiak eta gainerako ondasun suntsikorrak.
- Bezeroekiko eta erakunde hornitzaileekiko harreman berrietara lan egiteko moduak egokitzeko inbertsioak eta ekipamendua.
Gutxienez 150 euroko inbertsio-gastua lagunduko da diruz. Ez dira diruz lagunduko kopuru horretara iristen ez diren eskabideak. Gehieneko diru-laguntza 500 eurokoa izango da.
Eskabideak aurkezteko epea 2020ko azaroaren 30era artekoa izango da.
800
NORK ESKA DEZAKE?
Beren kontura lanean diharduten pertsonak edo autonomoak, baita enpresa txikiak ere, beren forma juridikoa edozein dela ere, 10 langile baino gutxiago badituzte eta txikizkako merkataritzaren, zerbitzuen, nahiz ostalaritzaren sektoreetan badaude. Horrez gain, urteko negozio-zifrak ez du 1 milioi euro gaindituko.
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
- Dirulaguntza eskaera orri normalizatua.
- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.
- Norberaren konturako langile autonomoaren NANa edo izen soziala eta laguntza eskatzen den enpresaren IFK.
- Dirulaguntzaren xede diren jardueren memoria eta gastuaren fakturak eta merkataritzaren trafikoan baliozkoak diren gainerako agiriak aurkeztuko dira. Fakturak behar bezala ordainduak egongo dira.
- Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko erabili diren bestelako sarrera edo dirulaguntzen xehetasunezko zerrenda, horien zenbatekoa eta jatorriak adierazita.
- Zerga-betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria (ez da beharrezkoa izango informazio hori eskuratzeko baimena eman bada).
- Gizarte Segurantzaren ordainketetan egunean izatearen ziurtagiria.
NON ESKATZEN DA?
Aurrez aurre:- Bertan Bulegoa
San Juan 5 20130 URNIETA
7:30-14:30
943008000
943008037
Internet bidez (Enpresa, profesional, elkarteentzat...derrigorrezkoa):
Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Postetxean) honako helbidera zuzenduta:- Urnietako Udala
San Juan 5 20130 URNIETA
Bestelako erregistro bulegoak:- Estatuko Administrazio Orokorra, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia
ZENBAT KOSTATZEN DA?
Doan
PROZEDURAREN EPEA
- Aurreikusitako epea: Hilabete 1
- Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezeslea
ARAUDI APLIKAGARRIA
ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA
Ez dagokio
NORK ONARTU BEHAR DU?
Alkatea
IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA
Ez dagokio
OHARRAK
Diru-laguntza honi buruzko zalantzak argitzeko, deitu 688720742 telefonora (Xabier)
DATU PERTSONALEN BABESA
Tratamendu jarduera: ENPLEGUAREN SUSTAPENA ETA TOKIKO GARAPENA
Helburua eta zilegitasuna: Tokiko garapen ekonomiko eta soziala edo tokiko enplegu planak Euskadiko Toki Erakundeen 2/2016 Legearen arabera.
Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak Buruntzaldeko hirugarren toki erakunde batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie.
Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.
Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]