Ordenantzak eta araudi orokorra ez betetzeagatik salaketak jartzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Egintza honen bidez, partikular batek egintza zehatz baten berri jakinaraziko dio Administrazioari ekintza zehagarria izan edo ez, hartara, prozedura jakin bati hasiera eman diezaion.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak.

Salaketa jarri arren, horrek ez du berez esan nahi salaketa aurkezten duena prozeduran interesa duen pertsona denik.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Eskaera orria, eredu normalizatuari jarraiki egina.

- Salatutako egintzak eskumenez egiaztatzen dituzten agiriak (argazkiak, eta abar).

- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

            Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Postetxean) honako helbidera zuzenduta:
          • Urnietako Udala
            San Juan 5 20130 URNIETA

                    ZENBAT KOSTATZEN DA?

                    Doan.

                    PROZEDURAREN EPEA

                    • Aurreikusitako epea: Prozedura hasiz gero, prozedura bakoitzari dagokiona.

                    ARAUDI APLIKAGARRIA

                    ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                    1. Salaketa-idazkia jasotzea eta erregistratzea, eta, hala behar denean, inprimakia betetzeko laguntza ematea.

                    2. Sail arduradunak salatutako gertaerak ikertzea/aztertzea, haien izaeraren arabera.

                    3. Ardura duen sailaren proposamena Idazkaritza Arloari bidaltzea.

                    4. Zehapen-prozedura hastea edo salaketa artxibatzea.

                    NORK ONARTU BEHAR DU?

                    Ez dagokio

                    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                    Ez dagokio

                    OHARRAK

                    Era askotako gaiak salatu daitezke: saltokiak zabaltzeko orduak, obrak eta hirigintza, ingurumena eta osasuna, txakurrak, hondakinak eta abar.

                    DATU PERTSONALEN BABESA

                    Tratamendu jarduera: IZAPIDE OROKORRAK

                    Helburua eta zilegitasuna: Herritarren eskariak artatzearen inguruko espedienteak kudeatzea. Eskumenak garatzea Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen eta Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Arruntari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.

                    Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak gaian eskuduntza duten beste Administrazio Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie.

                    Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                    Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]