Ordainagirien ordainketa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Urnietako Udalaren aldeko ordainagiriak, likidazioak edo bestelako kobrantza-agiriak ordaintzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisiko eta juridikoak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Ordainagiria, likidazioa edo dagokion kobrantza-agiriak.

NON ESKATZEN DA?

Ordainagiriak honela ordaindu ahal izango dira:

1.- Dagokion kobrantza-agiria jarraian aipatzen diren finantza-erakunde laguntzaileetako edozeinetan aurkeztuz: Kutxabank, Laboral Kutxa, Rural Kutxa, Caixabank, Sabadell. Halaber, erakunde horien kutxazain automatikoetan ordaindu ahal izango da, kutxazainek duten irakurgailura barra-kodea hurbilduz.

2.- Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bidez: Ordainketa pasabidea

3.- Bertan bulegoan: txartel bidezko ordainketak onartzen dira.

ZENBAT KOSTATZEN DA?

Doan

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: Berehala

ARAUDI APLIKAGARRIA

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

Ez dagokio

NORK ONARTU BEHAR DU?

Ez dagokio

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Ez dagokio

OHARRAK

Likidazioak: kuotaren ordainketa hilabeteko epean egin beharko da, likidazioa jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Borondatezko aldia: epeak zerga-egutegian ezarritakoak izango dira. Helbideratutako ordainagiriak borondatezko ordainketa-aldiaren azken egunean kobratuko dira.
Borondatezko aldian sartzeko ezarritako epea amaitu eta hurrengo egunean hasten da betearazpen-aldia, eta sartu beharreko zenbatekoa errekargu batekin igoko da:

1 - Premiamendu-probidentzia jakinarazi aurretik, % 5eko errekargua.
2 - Jakinarazpena jaso ondoren, % 15eko errekargua hilabetez.
3 - Premiamendu-probidentzia jakinarazi eta hilabetera, errekargua % 20koa izango da.

Premiamendu-probidentzia jakinarazten denetik hilabete igarotzen bada zorra ordaindu gabe, zordunaren ondasunak enbargatuko dira.

DATU PERTSONALEN BABESA

Tratamendu jarduera: TASEN ETA ZERGEN KUDEAKETA

Helburua eta zilegitasuna: Udal ordainarazpenen kudeaketa 7/1985 Legean oinarrituz, Toki Araubideko oinarriei eta tributu-legeri aplikagarriari buruzkoa.

Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak zerga-gaietan eskuduntza duten Administrazio Publikoei eta zilegizko hirugarren erakunde batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie.

Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]