Trafiko-arauak hausteagatiko salaketen deskargu-orria

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Trafiko-salaketen aurkako alegazioak.

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona salatuak edo ordezkari baimenduak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Salaketen alegazio orria.

- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.

- Gidabaimenaren kopia.

- Salaketa-orriaren kopia edo salaketaren jakinarazpena.

- Azaldutako alegazioen ziurtagiriak, halakorik bada. (larrialdietako medikuaren txostena, matxuren ziurtagiria eta abar.)

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

            Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Postetxean) honako helbidera zuzenduta:
          • Urnietako Udala
            San Juan 5 20130

                    ZENBAT KOSTATZEN DA?

                    Doan

                    PROZEDURAREN EPEA

                    • Aurreikusitako epea: Dagokion prozedura ebazteko epea

                    ARAUDI APLIKAGARRIA

                    ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                    1. Udaltzaingoak dagokion txostena egitea.

                    2. Organo eskudunak ebazpena ematea.

                    3. Interesdunari jakinaraztea.

                    4. Kontu-hartzailetza Sailara bidaltzea.

                    NORK ONARTU BEHAR DU?

                    Ez dagokio

                    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                    Ez dagokio

                    OHARRAK

                    DATU PERTSONALEN BABESA

                    Tratamendu jarduera: HERRITARREN SEGURTASUNA

                    Helburua eta zilegitasuna: Salaketak, erreklamazioak, prozedura zigortzaileak, herritarren segurtasunarekin lotutako txosten eta atestatuen baimen eta eskariak eta erregistroaren kudeaketa eta animalia arriskutsuen salaketak, lege hauen arabera: Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legea; martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoa, Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzkoa; martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoa Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzkoa eta uztailaren 17ko 4/1992 Legea, Euskadiko Poliziari buruzkoa.

                    Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak organo judizialei eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei jakinarazi ahal izango zaizkie.

                    Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                    Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]