Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia ematea.

NORK ESKA DEZAKE?

Urnietan bizi diren 18 urtetik gorako herritarrak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko eskaera orria.

- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.

- NANaren fotokopia.

- 2 argazki, nortasun agirikoaren tamainakoak.

- Eskatzaileak zigor-aurrekaririk ez duela egiaztatzen duen agiria.

- Ahalmen fisiko eta gaitasun psikologikoaren ziurtagiria, gidarien azterketak egiteko baimena duen zentro batek emandakoa eskaera aurkeztu aurreko hiru hilabetean.

- Erantzukizun zibileko asegurua.

- Animaliaren osasun-txartela eta mikrotxip bidezko identifikazioa.

- Zinpeko aitorpena, honako hau adierazten duena: eskatzaileari ez zaiola ezarri, lege-hauste larri edo oso larriren bat egiteagatik, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lege araubideari buruzko 1999ko abenduaren 23ko 50/1999 Legeko 13. artikuluko 3. atalean aurreikusitako zigor gehigarrietako bat ere (eredu ofizialaren arabera).

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

            Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Postetxean) honako helbidera zuzenduta:
          • Urnietako Udala
            San Juan 5 20130 URNIETA

                    ZENBAT KOSTATZEN DA?

                    Doan

                    PROZEDURAREN EPEA

                    • Aurreikusitako epea: 5 egun baliodun

                    ARAUDI APLIKAGARRIA

                    ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                    1. Agiriak indarrean daudela eta baliozkoak direla egiaztatzea.

                    2. Lizentzia espedizioa egin eta entregatu.

                    NORK ONARTU BEHAR DU?

                    Ez dagokio

                    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                    Ez dagokio

                    OHARRAK

                    DATU PERTSONALEN BABESA

                    Tratamendu jarduera: HERRITARREN SEGURTASUNA

                    Helburua eta zilegitasuna: Salaketak, erreklamazioak, prozedura zigortzaileak, herritarren segurtasunarekin lotutako txosten eta atestatuen baimen eta eskariak eta erregistroaren kudeaketa eta animalia arriskutsuen salaketak, lege hauen arabera: Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legea; martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoa, Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzkoa; martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoa Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzkoa eta uztailaren 17ko 4/1992 Legea, Euskadiko Poliziari buruzkoa.

                    Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak organo judizialei eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei jakinarazi ahal izango zaizkie.

                    Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                    Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]