Ur inguruneko ikastaroak egitera Buruntzaldeko beste herri batera (Andoain, Lasarte-Oria eta Usurbil) joan behar duten biztanle urnietarrei herritik kanpora joateak eragiten dien gastua arintzeko dirulaguntzak ematea.
Urnietan erroldatuta dauden eta Urnietako Kirol Instalakuntzetan bazkide diren pertsonek.
- Dirulaguntza eskaera orria.
- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.
- Ikastaroaren matrikula ziurtagiria.
Doan
1. Organo kolegiatuak aurkeztutako eskaerak aztertu eta txostenak prestatuko ditu.
2. Organo eskudunak lehentasunen arabera dirulaguntzen zenbatekoak ezarri, eta interesdunari ebazpena jakinaraziko zaio.
Tokiko Gobernu Batzarra
Sustapena - Kirol atala
Informazio guztia diru-laguntza arautzen duten oinarrietan jasota geratzen da.
Eskaerak aurkezteko eguna: 2022/07/01etik 2022/07/30era.
Aurkeztutako eskabideak aztertuko dituen organo kolegiatua osatuko dute: Urnietako Udaleko Kiroletako zinegotziak, Sustapen Arloko koordinatzaileak, Udal Kontu-hartzaileak, Udal Idazkariak eta Kirol ataleko teknikariak.
Tratamendu jarduera: KIROLAREN KUDEAKETA
Helburua eta zilegitasuna: Kirolaren eta kirol jardueren antolamendua eta sustapena eta erabilera publikoko kirol ekipamenduen kudeaketa, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearekin eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legearekin bat etorriz.
Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak gaian eskuduntza duten beste Administrazio Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari.
Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.
Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]