Urnietarrei zuzenduta Urnietan garatutako emantzipazio prozesuetan lagunduko duten eta urnietarren aberaste kulturala eta ohitura osasungarriak sustatuko dituzten irabazirik gabeko kultura, kirol, haur edota gazte proiektuentzako dirulaguntzak ematea.
Jarduera egin behar duen irabazi asmorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoa.
Dirulaguntza lehenengoz eskatzen duten elkarteek beste hauek ere aurkeztu beharko dituzte:
- Elkartearen curriculuma: orain arte burututako jarduerak, helburuak, giza eta material baliabideak, etab…
- Identifikazio Fiskalerako Kodearen fotokopia.
Izaera juridikorik gabeko taldeek aurkeztutako eskaeren kasuan, taldea osatzen duten kide guztien artean sinaturiko hitzarmena aurkeztu beharko da, eta bertan adierazita azaldu behar dira ondoko datu hauek:
- Taldea osatzen duten kideen identifikazioa.
- Taldeari onuradun gisa dagozkion betebeharrak bete ahal izateko botere nahikoak dituen ordezkari bat izendatzea.
- Helbide bat.
- Taldearen ordezkariaren izenean dagoen kontu korronte zenbaki bat.
Aurreko urteetan dirulaguntza eskaria egin baina beren egoeran aldaketaren bat izan duten entitateek aldaketa jaso duen dokumentazioa berriz aurkeztu beharko dute.
Ordezkapen idatzia, hala badagokio.
Doakoa
1. Eskabidea jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
2. Interesdunari eskabidearen kopia edo hartu-agiria ematea.
3. Eskabidea Sustapen Arlora bidaltzea.
Tokiko Gobernu Batzarra
Ez dagokio
Eskatzaileak zerga betebeharrak egunean izan beharko ditu.
Laguntza jaso ahal izateko aurrekontuetan diru erabilgarria egon beharko du.
Eskaerak aurkezteko epea deialdia Gipuzkoako Aldizkari Oficialean argitaratzen den egunaren hurrengoan hasiko da, eta hiru hilabeteko epean amaituko da.
Tratamendu jarduera: KULTURAREN KUDEAKETA
Helburua eta zilegitasuna: Laguntzak, bekak, diru-laguntza, sariak, kultur espazioen lagapena, kultur zerbitzuetan altak, liburutegia eta udal artxiboaren kontsultak kudeatzea, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearekin bat etorriz.
Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak gaian eskuduntza duten beste Administrazio Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Eusko Jaurlaritzari, Estatuko Administrazio Orokorrari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari. Dirulaguntzak argitaratzeagatik zilegitasuna dute
Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.
Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]