2021-2022 ikasturtean zehar aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa euskaraz egin duten urnietarrak diruz laguntzeko.
Onuradunek baldintza hauek bete behar dituzte:
a) 2021-2022 ikasturtean aisialdiko begirale edo aisialdiko zuzendari ikastaroa egina izatea.
b) Urnietan erroldatuta egotea, diruz laguntzea eskatzen den ikastaroaren amaiera-dataren aurreko sei hilabeteetan gutxienez.
c) 16 urte beteta izatea kontuan hartuko den ikastaroa egiten hasi denean.
d) Ikastaroa euskaraz izatea.
e) Ikastaroa Eusko Jaurlaritzak homologatua izatea.
f) Ikastaroaren alderdi teorikoa gainditzea eta araututako gehienezko epearen barruan titulua lortzea.
Araututako epearen barruan titulua lortu ezean, udalari itzuli egin beharko zaio jasotako dirulaguntza.
- Dirulaguntza eskaera orria.
- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.
- Matrikularen gastuaren justifikazioa.
- Ziurtagiria, ikastaroaren ezaugarriak adierazten dituena eta bertan matrikulatu izana adierazten duena (Aisialdi Eskolak egina).
- Atal teorikoa gainditu izanaren agiria (Aisialdi Eskolak egina).
Titulua eskuratzen denean begirale edo zuzendari titulua eskuratu izanaren agiriaren kopia udalari helarazi behar zaio.
Doan.
1. Organo kolegiatuak aurkeztutako eskaerak aztertu eta txostenak prestatuko ditu.
2. Organo eskudunak lehentasunen arabera dirulaguntzen zenbatekoak ezarri, eta interesdunari ebazpena jakinaraziko zaio.
Ikus "Oharrak" atala
Sustapena - Kultura atala
Informazio guztia diru-laguntzen arautzen duten oinarrietan jasota geratzen da.
Eskaerak aurkezteko epea: 2022/09/01etik 2022/09/30ra.
Aurkeztutako eskabideak aztertuko dituen organo kolegiatua osatuko dute: Urnietako Udaleko Kultura eta Aisialdi zinegotziak, Sustapen arloko koordinatzaileak, Udal Kontu-hartzaileak, Udaleko Idazkariak eta Euskara saileko teknikariak.
Tratamendu jarduera: HEZKUNTZAREN ETA EUSKARAREN KUDEAKETA
Helburua eta zilegitasuna: Hezkuntzaren kudeaketa eta sustapena, eta euskaren erabileraren sustapena, planifikazioa eta dinamizazioa, Euskadiko Toki Erakundeen 2/2016 Legearekin eta Toki Araubideko Oinarrien 7/1985 Legearekin bat etorriz.
Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak gaian eskuduntza duten beste Adm. Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari, Udalari lotutako edo haren mendeko erakundeei
Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.
Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]