Urnietako kirolarien aurreko urteko lorpenak diruz laguntzeko.
Onuradunek baldintza hauek bete behar dituzte:
a) Urnietan erroldatuta egotea, eskabidea aurkeztu aurreko urtetik aurkezten duen egunera arte.
b) 16 urte beteta izatea proba egiten duenean.
c) Eskaera banakoa izango da.
d) Udaletik xede berdinerako dirulaguntzarik jaso ez izana.
- Dirulaguntza eskaera orria.
- Lortutako sariak, diplomak, sailkapenak, marka-errekorrak etab. justifikatzeko agiriak. Txapelketa ofizialak hartuko dira kontuan, eta dagokion federazioaren ziurtagiriak eskatuko dira.
- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.
Doan.
1. Organo kolegiatuak aurkeztutako eskaerak aztertu eta txostenak prestatuko ditu.
2. Organo eskudunak lehentasunen arabera dirulaguntzen zenbatekoak ezarri, eta interesdunari ebazpena jakinaraziko dio.
Tokiko Gobernu Batzarra
Sustapena - Kirol atala
Informazio guztia diru-laguntza arautzen duten oinarrietan jasota geratzen da.
Eskaerak aurkezteko epea hasiko da deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunean eta amaituko da hilabete bateko epean.
Aurkeztutako eskabideak aztertuko dituen organo kolegiatua osatuko dute: Kiroletako Zinegotziak, Sustapen Arloko koordinatzaileak, Udal Kontu-hartzailea, Udal Idazkariak eta Kirol sailetako teknikariak.
Tratamendu jarduera: KIROLAREN KUDEAKETA
Helburua eta zilegitasuna: Kirolaren eta kirol jardueren antolamendua eta sustapena eta erabilera publikoko kirol ekipamenduen kudeaketa, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearekin eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legearekin bat etorriz.
Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak gaian eskuduntza duten beste Administrazio Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari.
Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.
Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]