Musika-talde amateurrentzako soinu-ekipoak eta instrumentuak erosteko diruz laguntzeko deialdia.
Gutxienez urtebeteko ibilbidea egiaztatuta duten musika-taldeak izan beharko dute, eta talde horietan, gutxienez, kideen bi heren Urnietan erroldatuta egon beharko dira eskabidea aurkeztu aurreko urtetik entregatzeko unera arte.
- Eskaera orria
- Taldekide guztien NANen fotokopia.
- Proiektu musikalaren izaera eta ibilbidea: taldekideen izenak, proiektu mota, orain arte emandako kontzertuak, ateratako diskoak, sortutako ikus-entzunezkoak, gizarte sareetako hedapena...
- Eskuratutako materialengatik ordaindutako zenbatekoaren ordainagiriak edo fakturak.
- Materialaren argazkia
Doan.
Eskaera jaso eta hilabeteko epean dagokion teknikariak txostena prestatuko du.
Tokiko Gobernu Batzarra
Ez dagokio
Eskabidea 2025eko urriaren 1etik 20ra arte egin ahal izango da.
Talde bakoitzak gehienez bi urtean behin jaso ahal izango du dirulaguntza hau.
Talde batek berdina izaten jarraitzen duela ulertuko da, nahiz eta izena aldatu, taldearen osaeran kideen erdiak mantentzen direnean.
Tratamendu jarduera: KULTURAREN KUDEAKETA
Helburua eta zilegitasuna: Laguntzak, bekak, diru-laguntza, sariak, kultur espazioen lagapena, kultur zerbitzuetan altak, liburutegia eta udal artxiboaren kontsultak kudeatzea, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearekin bat etorriz.
Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak gaian eskuduntza duten beste Administrazio Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Eusko Jaurlaritzari, Estatuko Administrazio Orokorrari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari. Dirulaguntzak argitaratzeagatik zilegitasuna dute
Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.
Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]