Tokiko azokak egiteko baimena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Leku jakinetan kokatutako aldizkako azokan parte hartzeko eskabidea.

NORK ESKA DEZAKE?

Jarduera Ekonomikoen gaineko zergari dagozkion epigrafeetan alta emanda egon eta ordainketa egunean edukitzeaz gain, Gizarte Segurantzaren dagokion erregimenean alta emanda eta kuotaren ordainketa egunean daukan edonor.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Eskaera orria, eredu normalizatuari jarraiki egina.

- NANa, IFK eta bere kontura lan egiteko eta bertan bizitzeko baimena atzerritarrentzat edo bertan bizitzeko eta lan egiteko baimena eman dezakeen beste agiriren bat.

- Gizarte Segurantzaren kotizazioetan alta eta azken ordainagiria.

- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren alta eta azken ordainagiria.

- Elikagaien kasuan, elikagaien manipulatzaile txartela.

- Jarduera horretan lanean diharduten pertsonak baditu, hauen lan harremana froga dezakeen agiriren bat ekarri beharko du.

- Titularraren izenean jarduera egiteko baimenduta egon litezkeen pertsonen nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa.

- Kasu orotan, elikagaien kaleko salmentarako baimenak dagokion agintaritzaren aldeko txostena jaso beharko du.

- Kontu korronte zenbakia.

- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Postetxean) honako helbidera zuzenduta:
        • Urnietako Udala
          San Juan 5 20130

                    ZENBAT KOSTATZEN DA?

                    . - Azoka eta festetako saltokiak
                    Asteko merkatuan, salmahai eta hiruhilabete bakoitzeko0,00
                    Homologatu gabeko saltokiak, egun eta m2 bakoitzeko (Azokaren elkartearekin izenpetutako hitzarmena dagoen kasutan ezik)3,69
                    Gaztainak saltzeko aprobetxamendua, saltoki eta urte bakoitzeko106,64
                    Merkatu helburuetarako produktu edo zerbitzuak erakutsi edota banatzeko lurzorua aprobetxatzea, egun eta m2 bakoitzeko0,42
                    Zirkuak0,24
                    Zehaztu gabeko beste batzuk0,26

                    COVID-19ak sortutako krisiak eragindako inpaktu ekonomiko eta sozialari aurre egiteko, salbuespenezko zenbait neurri hartu dira. Horien artean, 2020ko Ordenantza Fiskalen aldaketa. Ondorioz, krisi egoerak dirauen bitartean kostua ondorengoa izango da:

                    Asteko merkatuan, salmahai eta hiruhilabete bakoitzeko 0 €

                    PROZEDURAREN EPEA

                    • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                    • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                    • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezeslea

                    ARAUDI APLIKAGARRIA

                    1994ko urriaren 27an Udalbatzarrak onartutakoa eta 1995eko urtarrilaren 31ean GAO argitaratua Kalez-kaleko salmenta arautzen duen ordenantza.

                      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                      1. Sustapen Arloak dagokion txostena egitea.

                      2. Organo eskudunak ebazpena ematea.

                      3. Interesdunari jakinaraztea.

                      4. Kontu-hartzailetza sailera eta Udaltzaingora bidaltzea.

                      NORK ONARTU BEHAR DU?

                      Alkatea

                      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                      Ez dagokio

                      OHARRAK

                      Baimenak gehienez urteko indarraldia izango du, eman den urteko abenduaren 31n amaituz, aldizkako azoketako kaleko salmenta eta aldizkako denda-kamioietako kasuak salbu, hauetan salmentarako modalitate honetan iharduteko data jakinak finkatuko dira.

                      Baimena berritzeko, udal agintaritzaren aurrean beharrezko dokumentuak aurkeztu beharko dira horretarako ezartzen den epearen barruan.

                      Baiezko kasuan udal baimenak espreski jasota izango ditu:

                      a) Lizentziaren titularraren izen-abizenak eta bere izenean jardueran aritzeko baimendutako pertsonenak.

                      b) Kokapen eta aldizkakotasun finkoko azoka bada, duen postuaren zenbakia, edo bestela jarduera zein lekuan edo lekutan egin daitekeen.

                      c) Baimendutako produktuak.

                      d) Jardueran aritzeko datak eta ordutegia.

                      e) Okupatuko den azalera.

                      f) Instalazioaren ezaugarriak.

                      DATU PERTSONALEN BABESA

                      Tratamendu jarduera: LIZENTZIAK, BAIMENAK ETA EMAKIDAK

                      Helburua eta zilegitasuna: Lizentzia administratiboen kudeaketa (hirigintza eta ingurumena kenduta), udal baimenak eta emakidak, eta udal ondare publikoen kudeaketa, lege hauei jarraiki: Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legea eta 2568/1986 Legea, Toki Erakundeen Antolamendua, Funtzionamendua eta Araubide Juridikoaren araudia onartzen duena.

                      Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak gaian eskuduntza duten Administrazio Publikoei jakinarazi ahal izango zaizkie.

                      Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                      Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]