Baimen eskaera, txosnak eta bestelako instalazioak jartzeko

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Jaietan espazio publikoan txosnak edo bestelako instalazioak jartzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Edonork, lehentasun orden honetan:

1.- Udalaren sailek antolatutako jarduerak.

2.- Udalaren sailekin batean, kultura eta kirol arloko herriko gazte eta hezkuntza elkarteek antolatutako jarduerak.

3.- Aisialdi, gizarte, kultura eta kirol arloko herriko gazte eta hezkuntza elkarteak.

4.- Herriko beste edozein elkarte eta talde.

5.- Herriko beste edozein erakunde eta norbanakoek.

6.- Urnietakoak ez diren elkarteak, erakundeak eta norbanakoak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Udal espazio irekiak eta materialak erabiltzeko eskaera orria.

- Baimendutako argindar instalatzailearen buletina eta Iberdrolaren onespena argindar instalazioarekiko.

- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Postetxean) honako helbidera zuzenduta:
        • Urnietako Udala
          San Juan 5 20130

                    ZENBAT KOSTATZEN DA?

                    • Txosnak: 150 euroko bermea.

                    PROZEDURAREN EPEA

                    • Aurreikusitako epea: Urte bakoitzeko deialdiko oinarrietan zehaztuko da, uztaila-abuztua-iraila inguruan izan ohi da.
                    • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                    • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezeslea

                    ARAUDI APLIKAGARRIA

                    Tokiko Gobernu Batzarrak 2003ko irailaren 18an onartutako Samieletan tabernak/txosnak ipintzeko arautegia.

                      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                      1. Eskabidea Sustapen arloari bidaltzea.
                      2. Sustapen arloak dagokion txostena egitea.
                      3. Organo eskudunak ebazpena ematea.
                      4. Erabakia interesdunari jakinaraztea.
                      5. Ebazpena kontu-hartzailetza sailera eta Udaltzaingora bidaltzea.

                      NORK ONARTU BEHAR DU?

                      Alkatea

                      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                      Sustapena - Kultura atala

                      OHARRAK

                      DATU PERTSONALEN BABESA

                      Tratamendu jarduera: IZAPIDE OROKORRAK

                      Helburua eta zilegitasuna: Herritarren eskariak artatzearen inguruko espedienteak kudeatzea. Eskumenak garatzea Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen eta Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Arruntari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.

                      Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak gaian eskuduntza duten beste Administrazio Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie.

                      Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                      Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]