Urnietako udalerrian erroldatuta dauden eta HHI-eko ikastaroetan matrikulatuta dauden ikasleei bidaietarako dirulaguntza ematea.
Urnietako udalerrian erroldatuta dauden eta HHI-ko ikastaroetan Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua eskuratzeko matrikulatzen diren ikasleek.
- Dirulaguntza eskaera orria.
- Eskatzailearen NANaren fotokopia.
- HHI zentroaren ziurtagiria, asisten tzia, taldea eta ma trikula - tze-data ziurtatuz.
- Langabetuentzako dirulaguntza jasotzeko, lan-bizitzaren txostena.
- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.
Lekaio kultur etxean (San Joan z/g, Urnieta)
Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara (ostegun eta ostiral arratsaldeak itxita).
Aste Santuan, Udan eta Eguberrietan: 09:00etatik 14:00etara.
Dohainik.
1. Organo kolegiatuak aurkeztutako eskaerak aztertu eta txostenak prestatuko ditu.
2. Organo eskudunak dirulaguntzen zenbatekoak ezarri, eta interesdunari ebazpena jakinaraziko dio.
Tokiko Gobernu Batzarra
Sustapena - Euskara atala
Onuradunek betekizun hauek bete beharko dituzte:
Dirulaguntzaren eskaera egiteko bi epe izango dira:
Eskolara joandako egun bakoitzeko, garraio publikoko Lurraldebusen 1. tarteko (ohikoa 1-20 bidaia) prezioaren arabera dagokion dirulaguntza emango zaio ikasleari.
Tratamendu jarduera: HEZKUNTZAREN ETA EUSKARAREN KUDEAKETA
Helburua eta zilegitasuna: Hezkuntzaren kudeaketa eta sustapena, eta euskaren erabileraren sustapena, planifikazioa eta dinamizazioa, Euskadiko Toki Erakundeen 2/2016 Legearekin eta Toki Araubideko Oinarrien 7/1985 Legearekin bat etorriz.
Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak gaian eskuduntza duten beste Adm. Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari, Udalari lotutako edo haren mendeko erakundeei
Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.
Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]