Urnietako udalerriko saltokien kanpoaldean errotuluak euskaraz jartzeko.
Urnietako saltokiek.
- Eskatzailearen NANaren fotokopia.
- Saltokiaren IFK.
- Eskaera orria, eredu normalizatuari jarraiki egina.
- Errotuluaren testua eta argazkia.
- Errotuluaren gastuaren fakturaren fotokopia.
- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.
Dohainik.
1. Teknikariaren txostena/proposamena.
2. Organo eskudunera helaraztea, ebazpena eman dezan eta interesdunari jakinaraz diezaion.
3. Ebazpena kontu-hartzailetza sailera helaraztea, ordainketa egin dadin.
Tokiko Gobernu Batzarra
Sustapena - Euskara atala
Eskatzaileak zerga betebeharrak egunean izan beharko ditu.
Laguntza eman ahal izateko aurrekontuetan diru erabilgarria egon beharko du.
Tratamendu jarduera: HEZKUNTZAREN ETA EUSKARAREN KUDEAKETA
Helburua eta zilegitasuna: Hezkuntzaren kudeaketa eta sustapena, eta euskaren erabileraren sustapena, planifikazioa eta dinamizazioa, Euskadiko Toki Erakundeen 2/2016 Legearekin eta Toki Araubideko Oinarrien 7/1985 Legearekin bat etorriz.
Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak gaian eskuduntza duten beste Adm. Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari, Udalari lotutako edo haren mendeko erakundeei
Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.
Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]