Dirulaguntza eskaera, Urnietako udalerrian erroldatuta dauden eta euskarazko ikastaroetan matrikulatuta dauden ikasleentzat

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Urnietako udalerrian erroldatuta dauden eta euskarazko ikastaroetan matrikulatuta dauden ikasleei dirulaguntza ematea.

NORK ESKA DEZAKE?

Urnietako udalerrian erroldatuta dauden eta euskarazko ikastaroetan matrikulatuta dauden ikasle orok.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Dirulaguntza eskaera orria.

- Beste dirulaguntzaren bat eskatu badu, horri buruzko aitorpena.

- Euskaltegiaren ziurtagiria, eta, bertan, honako alderdi hauek jasota:

  1. Ikasleak izandako asistentzia.
  2. Matrikula zenbat ordaindu duen.
  3. Hasierako eta bukaerako maila.
  4. HABEren azterketetara aurkeztu den ala ez, eta izandako emaitza.

- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

          • Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Postetxean) honako helbidera zuzenduta:Urnietako Udala
            San Juan 5 20130

                    ZENBAT KOSTATZEN DA?

                    Doan.

                    PROZEDURAREN EPEA

                    • Aurreikusitako epea: Ikus “Oharrak” atala
                    • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezeslea

                    ARAUDI APLIKAGARRIA

                    ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                    1. Organo kolegiatuak aurkeztutako eskaerak aztertu eta txostenak prestatuko ditu.

                    2. Organo eskudunak lehentasunen arabera dirulaguntzen zenbatekoak ezarri, eta interesdunari ebazpena jakinaraziko dio.

                    NORK ONARTU BEHAR DU?

                    Tokiko Gobernu Batzarra

                    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                    Sustapena - Euskara atala

                    OHARRAK

                    Onuradunek betekizun hauek bete beharko dituzte:

                    1. Matrikula euskaltegiak ezarritako epearen barruan ordaintzea.
                    2. Urnietan erroldatuta egotea.
                    3. Euskarazko ikastaroan gutxienez % 80ko asistentzia egiaztatzea. Asistentzian egindako huts egiteak zuritzeko gaixotasun agiriak bakarrik onartuko dira.
                    4. Aprobetxamendu ona izatea.

                    Diruz lagun daitezkeen ikastaroak: HABEk homologatutako ikastaroak: modulazio desberdinekoak, barnetegiak eta autoikaskuntza.

                    Eskaerak aurkezteko epea: 2022/07/01etik 2022/09/30era.

                    Dirulaguntzaren behin betiko ebazpena emanda, dirulaguntza ordainketa bakarrean kitatuko da.

                    Ikasleek jasoko duten dirulaguntza matrikularen % 100 izango da gehienez langabetuentzako eta % 85 gehienez lanean ari direnentzako. Diruz laguntzeko gehienezko matrikularen kopurua 600 euro izango da urte eta ikasleko (2021eko urritik 2022ko ekainera), eta 200 euro udako ikastaroen kasuan (2021eko abuztutik irailera edo/eta 2022ko uztailetik irailera).

                    Dirulaguntza hauetarako xedatutako kopuruak ez badu, hautatutako eskaera guztiak multzoan hartuta, aipatutako gehienezko muga horretara iristeko biderik uzten, dirulaguntza bakoitza proportzioan murriztuko da.

                    Eskatzaileak HABEk eskainitako laguntzaren bat jasotzeko eskubidea izanez gero, Udalak eskainitako laguntzatik HABErengandik jaso beharrekoa kenduko da.

                    Barnetegiko ikastaroetan matrikula gastuak bakarrik izango dira dirulaguntza-gai.

                    DATU PERTSONALEN BABESA

                    Tratamendu jarduera: HEZKUNTZAREN ETA EUSKARAREN KUDEAKETA

                    Helburua eta zilegitasuna: Hezkuntzaren kudeaketa eta sustapena, eta euskaren erabileraren sustapena, planifikazioa eta dinamizazioa, Euskadiko Toki Erakundeen 2/2016 Legearekin eta Toki Araubideko Oinarrien 7/1985 Legearekin bat etorriz.

                    Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak gaian eskuduntza duten beste Adm. Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari, Udalari lotutako edo haren mendeko erakundeei

                    Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                    Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]