Izena ematea: Antia literatur lehiaketa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Antia Literatur lehiaketan parte hartzeko eskaera.

NORK ESKA DEZAKE?

Urnietan erroldatua dagoen edo herriko ikastetxe bateko ikasle den 16 urtez azpiko edonork, edo haren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Literatur lanaren hiru kopia, egilearen arrastorik gabe eta gutunazal itxi batean sartuta.
  2. Gutun-azal barruan eta aparteko gutun-azal itxi batean ohar bat sartuko da, egilearen izen-abizenak, bizilekua, helbidea eta telefono zenbakia adieraziko dituena; Gutun-azal kanpoaldean, berriz, obraren titulua eta zein kategoriatan aurkezten den aipatuko da.
  3. Berariazko baimena. Baimen hau sinatu beharko dute, egileak sortutako obra Udalaren ohiko komunikabideetan erabili ahal izateko.

NON ESKATZEN DA?

Lekaio kultur etxean (San Juan z/g, Urnieta)

Astelehenetik ostiralera 09:00-13:00; 16:00-18:00

ZENBAT KOSTATZEN DA?

Dohainik.

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: Ikus “Oharrak” atala
  • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezeslea

ARAUDI APLIKAGARRIA

XXVIII. On Manuel Antonio Antia Literatur lehiaketaren oinarriak.

    ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

    1. Idazlanak aurkezteko epea bukatu ondoren, aurkeztutako lanak balioztatu eta epaimahaikideen artean kopiak banatu.
    2. Baremoa ezarriko duen epaimahaia edo pertsona-taldea bildu eta idatziz eman epaia.
    3. Organo eskudunak ebazpena eman.
    4. Deialdian adierazitako egunean, sariak banatuko dira.

    NORK ONARTU BEHAR DU?

    Tokiko Gobernu Batzarra

    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

    Sustapena - Euskara atala

    OHARRAK

    Idazlanak aurkezteko epea 2022ko martxoaren 18ra arte luzatuko da.

    Epaimahaiaren erabakia 2022eko apirilaren 25ean jakinaraziko da.

    DATU PERTSONALEN BABESA

    Tratamendu jarduera: KULTURAREN KUDEAKETA

    Helburua eta zilegitasuna: Laguntzak, bekak, diru-laguntza, sariak, kultur espazioen lagapena, kultur zerbitzuetan altak, liburutegia eta udal artxiboaren kontsultak kudeatzea, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearekin bat etorriz.

    Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak gaian eskuduntza duten beste Administrazio Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Eusko Jaurlaritzari, Estatuko Administrazio Orokorrari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari. Dirulaguntzak argitaratzeagatik zilegitasuna dute

    Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

    Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]