Udalekuetan izena ematea.
- Eguzkitan Blai: 4 eta 12 urte bitarteko haurrak.
- Kirol udalekuak: 8 eta 12 urte bitarteko haurrak.
Izen emateko orria behar bezala beteta.
Internet bidez: https://www.urnieta.eus/udalekuak
Izena emateko epea 2024ko apirilaren 22tik maiatzaren 3ra artekoa izango da, biak barne.
- Udalekuak: Udaleku irekiak. | |
---|---|
Urnietan erroldaturik ez daudenek tarifa hauei %20 erantsi beharko diete. | |
Arrunta (asteko) | 32,49 € |
Familia ugariak edo guraso bakarreko familiak (asteko) | 26,00 € |
- Udalekuak: Kirol udalekuak. | |
---|---|
Izen –emate epea ixten denean Kiroldegiko bazkide ez direnek tarifa hauei %20 erantsi beharko diete. | |
Arrunta (asteko) | 54,16 € |
Familia ugariak edo guraso bakarreko familiak (asteko) | 43,33 € |
- Udalekuak: Udaleku irekiak zaintza. | |
---|---|
(Erroldaturik ez daudenek tarifa hauei %20a erantsi beharko diete.) | |
0,5 orduko | 5,96 € |
Familia ugariak edo guraso bakarreko familiak 0,5 orduko | 4,77 € |
- Udalekuak: Baliogabetzeak edo itzulketak. | |
---|---|
Izena emateko epea amaitu ondoren, matrikularen dirua ez da itzuliko, baldin eta hurrengo egoeretako bat ematen ez bada, beti ere idatziz eskatuta, eta dagokion agiria aurkeztuta: 1) Bizitokia aldatzea. 2) Gaixotasun edo istripu larria. |
Ez dagokio
1. Dokumentazioa enpresa kudeatzaileari igorri.
2. Datu-basea sortu eta elikatuko du enpresa kudeatzaileak.
3. Eskainitako plazak baino eskaera gehiago jasoz gero, zozketa egingo da.
4. Mezua bidaliko zaie guraso edo legezko tutoreei onarpena jakinarazteko eta/edo informazioa-bilerara deitzeko (izen-ematea itxi eta 15 egunera gehienez).
Sustapen saila
Ez dagokio
- Adina: 2012-2020 urte artean jaiotakoak.
- Datak: 1. txanda: ekainak 24-28
2. txanda: uztailak 1-5
3. txanda: uztailak 8-12
4. txanda: uztailak 15-19
5. txanda: uztailak 22-26
- Ordutegia: 10:00-13:00 (kirol udalekuetan irteera dagoen egunetan 09:30-13:30)
- Plaza mugatuak. Urnietan erroldatutako neska-mutilek lehentasuna izango dute. Behar izanez gero, zozketa egingo da.
- Udalekuetako hizkuntza euskara izango da.
Izena emateko orria behar bezala beteta aurkeztu behar da. Bertan adierazitako kontu korrontean burutuko da zordunketa.
Tratamendu jarduera: HEZKUNTZAREN ETA EUSKARAREN KUDEAKETA
Helburua eta zilegitasuna: Hezkuntzaren kudeaketa eta sustapena, eta euskaren erabileraren sustapena, planifikazioa eta dinamizazioa, Euskadiko Toki Erakundeen 2/2016 Legearekin eta Toki Araubideko Oinarrien 7/1985 Legearekin bat etorriz.
Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak gaian eskuduntza duten beste Adm. Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari, Udalari lotutako edo haren mendeko erakundeei
Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.
Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]