Kiroldegian ematen diren kirol ikastaroetan izena emateko da.
Izen-ematea 16 urtetik gorako edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak eskatu ahal izango dute.
1.Izena emateko orria beteta.
2. 65 urtez gorakoak: NAN-aren kopia.
3. Langabetuak: bizitza laborala eguneratuaren kopia.
4.Gazte-txartela edo ikasle-txartelaren kopia.
5. Pentsiodunak: dagokion agiria.
6. Familia ugaria: ikasleari dagokion txartelaren kopia.
7. Guraso bakarreko familia: zaintza edo jagoletza esklusiboaren egiaztagiria.
- Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 08:30tatik 21:00ra.
Larunbatetan 09:00etatik 21:00etara.
Igande eta jaiegunetan 09:00 etatik 14:00etara.
Ikastaroetan izena emateko epea: Irailaren 5etik 18ra.
Ikastaroen iraupena: Irailaren 27tik ekainaren 16ra.
- Ikastaroak: Kiroldegia eta osasuna. Bazkideak. | |
---|---|
Ikastaroak (orduko) | 3,62 € |
3. adinekoentzako gimnasia | 103,52 € |
Paddle eta tenis ikastaroak | 6 € |
- Ikastaroak: Kiroldegia eta osasuna. Ez bazkideak. | |
---|---|
Ikastaroak (orduko) | 7,24 € |
3. adinekoentzako gimnasia | 103,52 € |
Paddle eta tenis ikastaroak | 12 € |
* Aerobik ikastaroak ez dira 2022-2023 ikasturtean eskainiko.
Ez dagokio.
Matrikula epea itxi ondoren taldeak osatuko dira eta onartuen zerrenda 10 egun baliodunetako epean jakinaraziko da.
Kirol teknikaria
Sustapena - Kirol atala
* Aerobik ikastaroak ez dira 2022-2023 ikasturtean eskainiko.
Ikastaroak gutxieneko ikasle kopuru zehaztu batek izena ematen badu bakarrik emango dira. Beharrezkoa izanez gero, plazen zozketa egingo da, 3. adineko ikastaroen kasuan izan ezik.
Tratamendu jarduera: KIROLAREN KUDEAKETA
Helburua eta zilegitasuna: Kirolaren eta kirol jardueren antolamendua eta sustapena eta erabilera publikoko kirol ekipamenduen kudeaketa, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearekin eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legearekin bat etorriz.
Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak gaian eskuduntza duten beste Administrazio Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari.
Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.
Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]