Espazio irekien eta udal-materialaren erabilera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Espazio irekiak okupatzeko eta erabiltzeko baimen-eskaera.

Era berean, beharrezkoa denean, udal-materiala erabiltzea ere eskatu ahal izango da.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisiko eta juridikoak

Ordezkaritza: eskaerak egiteko, erantzukizunpeko adierazpenak edo komunikazioak aurkezteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko ordezkaritza egiaztatu egin beharko da.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Udal espazio irekiak eta materialak erabiltzeko eskaera orria.

- Egin beharreko ekitaldiaren deskribapena

- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Postetxean) honako helbidera zuzenduta:
        • Urnietako Udala
          San Juan 5 20130

                    ZENBAT KOSTATZEN DA?

                    -

                    PROZEDURAREN EPEA

                    • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                    • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezeslea

                    ARAUDI APLIKAGARRIA

                    ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                    1. Sustapen arloak dagokion txostena egitea.
                    2. Interesdunari organo eskudunaren ebazpena jakinaraztea
                    3. Interesdunak, hala badagokio, eskatutako fidantza gordailutu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko du.

                    NORK ONARTU BEHAR DU?

                    Alkatea

                    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                    Sustapena - Kultura atala

                    OHARRAK

                    Eskabideak, gutxienez, honako aurrerapen honekin aurkeztu beharko dira:

                    - Egutegiko 30 egun, jaialdiak, jolas-jarduerak, jendaurreko ikuskizunak eta abar badira.

                    Ebazpenak jaso ahal izango du eskatzaileak fidantza bat gordailutzeko betebeharra, horretarako ezarritako kontu korrontearen zenbakian ordaindu beharko duena. Zenbatekoa kasuz kasu zehaztuko da, eskatutako espazioan egin nahi den ekitaldiaren izaera eta inguruabarrak kontuan hartuta (aurreikusitako publikoa, zaratak, eragozpenak...). Halaber, ikuskizuna egiteko araubidea eta baldintzak, ordutegiak, lekuak eta abar ezarriko ditu.

                    DATU PERTSONALEN BABESA

                    Tratamendu jarduera: IZAPIDE OROKORRAK

                    Helburua eta zilegitasuna: Herritarren eskariak artatzearen inguruko espedienteak kudeatzea. Eskumenak garatzea Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen eta Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Arruntari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.

                    Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak gaian eskuduntza duten beste Administrazio Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie.

                    Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                    Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]