Udal-espazio itxiak erabiltzeko baimen-eskaera: Lekaio Kultur Etxea, Errekalde kaleko 1. lokala, Elkarteen Etxea, Udal Pilotalekua eta Kiroldegia.
Era berean, beharrezkoa denean, udal-materiala erabiltzea ere eskatu ahal izango da.
Adierazitako espazio publikoak erabiltzeko eskaera egin ahal izango dute pertsona físiko edota juridiko guztiek, betiere hitzaldi, jarduera eta bestelako ekintza horiek urnietarrentzat badira.
Interesa duten pertsona fisiko eta juridikoak
Ordezkaritza: eskaerak egiteko, erantzukizunpeko adierazpenak edo komunikazioak aurkezteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko ordezkaritza egiaztatu egin beharko da.
- Udal espazio itxiak eta materialak erabiltzeko eskaera orria.
- Ekitaldiaren azalpena: jarduera edo ekintza, non, zertarako, noiz, beharrak…
- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.
Lekaio areto nagusia | |
---|---|
53 €orduko (40 €orduko, 5 ordutik aurrera) |
- Kirol Instalazioak: Kiroldegiak, frontoiak eta bestelako udal instalazioak | |
---|---|
Haurren ikuskizunak | 3 € |
Haur ikuskizun bereziak | 5 € |
Helduen ikuskizunak | 7 € |
Helduen ikuskizun bereziak | 10 € |
- Udal gizabaliabideen erabilera kultur, kirol eta bestelako ekipamenduetan | |
---|---|
Astelehenetik ostiralera 22:00ak arte / orduko | 27 € |
Astelehenetik ostiralera 22:00etatik 06:00etara/ orduko | 47 € |
Asteburu edo jaiegunetan / orduko | 74 € |
Alkatea
Sustapena - Kultura atala
Espazioak erabiltzen utziko da, lehentasun ordena honen arabera:
1- Udal sailak.
2.- Udalaren sailekin elkarlanean, kultura eta kirol arloko herriko gazte eta hezkuntza elkarteek antolatutako jarduerak.
3.- Aisialdi, gizarte, kultura eta kirol arloko herriko gazte eta hezkuntza elkarteak.
4.- Herriko beste edozein elkarte.
5.- Urnietakoak ez diren elkarteak.
6.- Herriko talde politikoak eta hauteskunde plataformak (gehienez 3 eskaera urtean, hauteskunde kanpainan aurkeztu ditzaketenez gain).
Eskaerak Urnietako udaletxeko sarrera erregistroan aurkeztu beharko dira, gutxienez aurrerapen hauekin:
- 15 egun natural, baldin eta hitzaldiak, bilerak edota gisa horretako jarduerak badira, eta Lekaio kultur etxeko geletan egitekoak badira, astelehenetik ostiralera, etxea zabalik dagoenean.
- 30 egun natural, baldin eta jaialdiak, jolas jarduerak, ikuskizun publikoak eta gisa horretako jarduerak badira. Jarduera horiek udal pilotalekuan, kiroldegiko pistan edota kiroldegiko futbol zelaian egin ahal izango dira, betiere udalaren espazio horiek libre badaude, jardueren helburuak bat badatoz espazioaren filosofiarekin eta espazio horiek dituzten tarifak ordaintzen badira.
- 7 egun natural, baldin eta eskaera herriko talde politikoek eta hauteskunde plataformek egin badute; horiek Lekaio kultur etxeko gela desberdinak erabiliko dituzte, astelehenetik ostiralera, etxea irekitzeko eta ixteko ordutegia betez.
Ebazpenean, eskatzaileak ordaindu beharreko fidantza eta horretarako ezarritako kontu korrontearen zenbakia jasoko dira. Zenbatekoa kasuan kasu zehaztuko da, eskatutako espazioan egitekoak diren jarduera nolakoa den eta noiz nola egingo den (lokalaren edukiera, zenbat jenderentzat...). Horretaz gain, ikuskizunaren erregimena eta baldintzak ezarriko dira: ordutegia, tokiak eta abar.
Tratamendu jarduera: IZAPIDE OROKORRAK
Helburua eta zilegitasuna: Herritarren eskariak artatzearen inguruko espedienteak kudeatzea. Eskumenak garatzea Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen eta Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Arruntari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.
Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak gaian eskuduntza duten beste Administrazio Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie.
Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.
Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]