Sarrera-erregistro elektronikoa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udalari zuzendutako eskaerak, idazkiak eta komunikazioak egoitza elektronikoan aurkeztea.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisiko eta juridikoak

Ordezkaritza: eskaerak egiteko, erantzukizunpeko adierazpenak edo komunikazioak aurkezteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko ordezkaritza egiaztatu egin beharko da.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Zerbitzu telematikoetara sartzeko, autentifikazio eta sinadura elektronikoko sistema elektroniko bat eduki beharko da: B@kQ ziurtagiria, Izenperen beste ziurtagiri batzuk, NAN-e, FNMT.

- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.

- Eskaera egiten denetik aurrera hasi behar den prozedura motaren arabera, eska daitekeen gutxieneko dokumentazio bat egongo da.

NON ESKATZEN DA?

                  ZENBAT KOSTATZEN DA?

                  Doan

                  PROZEDURAREN EPEA

                  • Aurreikusitako epea: Berehala

                  ARAUDI APLIKAGARRIA

                  ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                  Ez dagokio

                  NORK ONARTU BEHAR DU?

                  Ez dagokio

                  IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                  Ez dagokio

                  OHARRAK

                  14. artikulua. Administrazio publikoekin harreman elektronikoa izateko eskubidea eta
                  betebeharra.
                  1. Pertsona fisikoek noiznahi erabaki dezakete beren eskubideak eta betebeharrak
                  baliatzeko administrazio publikoekin komunikatzean bitarteko elektronikoak erabili edo ez, non eta ez dauden behartuak administrazio publikoekiko harremana bitarteko elektronikoen bidez izatera. Administrazio publikoekin komunikatzeko aukeratu duen bidea noiznahi aldatu ahal izango du norberak.
                  2. Betiere, administrazio-prozedura baten edozein izapidetarako administrazio
                  publikoekin harremana bitarteko elektronikoz izatera behartuak egongo dira honako hauek, gutxienez:
                  a) Pertsona juridikoak.
                  b) Nortasun juridikorik gabeko entitateak.
                  c) Diharduten jarduera profesionalean jarduteko elkargo bateko kide izan behar
                  dutenak, jarduera profesional hori dela-eta administrazio publikoekin egin behar dituzten izapide eta jarduketetarako. Kolektibo horretakotzat joko dira beti notarioak, jabetzaren erregistratzaileak eta merkataritza-erregistratzaileak.
                  d) Administrazioarekiko harremana elektronikoki izatera behartua dagoen interesdun
                  baten ordezkari direnak.
                  e) Administrazio publikoetako enplegatuak, enplegatu publiko izateagatik
                  administraziookin egiten dituzten izapide eta jarduketetarako, administrazio bakoitzak
                  erregelamenduz zehazten duen eran.
                  3. Erregelamenduz, administrazioek haiekin harremana nahitaez bitarteko
                  elektronikoz izan beharra ezarri ahal izango dute zenbait prozeduratarako eta pertsona fisikoen multzo batzuentzat, haien gaitasun ekonomikoagatik, gaitasun teknikoagatik, dedikazio profesionalagatik edo bestelako arrazoiengatik egiaztaturik badago behar diren bitarteko elektronikoetarako irispidea eta eskuragarritasuna badutela.

                  DATU PERTSONALEN BABESA

                  Tratamendu jarduera: IZAPIDE OROKORRAK

                  Helburua eta zilegitasuna: Herritarren eskariak artatzearen inguruko espedienteak kudeatzea. Eskumenak garatzea Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen eta Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Arruntari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.

                  Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak gaian eskuduntza duten beste Administrazio Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie.

                  Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                  Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]