Fidantzak eta abalak itzultzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Hainbat mailatan (administrazioko kontratazioan, bide publikoen erabilera berezia egitean, putzu septikoak kentzean, eta abar) izan daitezkeen erantzukizunei aurre egiteko jarri diren fidantzak eta bermeak itzultzeko eskaera.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisiko eta juridikoak

Ordezkaritza: eskaerak egiteko, erantzukizunpeko adierazpenak edo komunikazioak aurkezteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko ordezkaritza egiaztatu egin beharko da.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1. Eskaera orria, eredu normalizatuari jarraiki egina.

2. Eskatzailearen NANa.

3. Ordezkapen idatzia, hala badagokio.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Postetxean) honako helbidera zuzenduta:
        • Urnietako Udala
          San Juan 5 20130

          Bestelako erregistro bulegoak:
        • Estatuko Administrazio Orokorra, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia

                  ZENBAT KOSTATZEN DA?

                  Doan

                  PROZEDURAREN EPEA

                  • Aurreikusitako epea: Hilabete 1

                  ARAUDI APLIKAGARRIA

                  Era askotako arauak daude, fidantzaren edo abalaren izaeraren arabera:

                  ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                  1. Eskabide-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.

                  2. Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.

                  3. Hirigintza Sailari bidaltzea.

                  NORK ONARTU BEHAR DU?

                  Alkatea

                  IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                  Ez dagokio

                  OHARRAK

                  Eskabidearekin batera, eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da, emandako lizentziaren baldintza berezietan.

                  DATU PERTSONALEN BABESA

                  Tratamendu jarduera: HIRIGINTZAREN KUDEAKETA

                  Helburua eta zilegitasuna: Erregistroa, kudeaketa, lokalen erabileraren baimenak eta bide publikoaren erabilera, lizentziak (baratz ekologikoak) eta Hirigintzako espedienteen jarraipena, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen arabera eta sektoreko legedi aplikagarriaren arabera (2/2006 Legea, Euskadiko lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa).

                  Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak gaian eskuduntza duten beste Administrazio Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari.

                  Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                  Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]