Bide publikoaren aprobetxamendurako baimena edo lizentzia eskatzea, ibilgailuak espaloietatik eraikin pribatuetan sartu ahal izan daitezen; hori jabari publikoaren erabilera komun berezia da.
Interesa duten pertsona fisiko eta juridikoak
Ordezkaritza: eskaerak egiteko, erantzukizunpeko adierazpenak edo komunikazioak aurkezteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko ordezkaritza egiaztatu egin beharko da.
1. Eskaera orria, eredu normalizatuari jarraiki egina.
2. Eskatzailearen NANa.
Lokalaren kokapen-planoa, kalea eta zenbakia aderazita.
3. Lokalaren krokisa, ibilgailu-plazak adierazita.
4. Lokalaren erabilera.
5. Sarbidearen zabalera.
6. Espaloia jatea beharrezkoa den adieraztea. Hala egin behar izatera, obra txikietarako lizentzia eskatu beharko da.
7. Ordezkapen idatzia, hala badagokio.
. - Ibilgailuak espaloietatik sartzea eta bide publikoaren erreserba egitea | |
---|---|
5 ibilgailu arteko gaitasuna duten lokal edo garajeak (ate bakoitzeko) | 62 € |
5 ibilgailu arteko gaitasuna duten lokal edo garajeak, aparkaleku erreserba dutenak (pasabidea) (ate bakoitzeko) | 160 € |
Aparkaleku bakoitzeko 5 ibilgailu baino gehiagorako gaitasuna duten lokal edo garajeetan. Nahitaezkoa da aparkalekuen erreserba egitea (pasabidea); tarifaren barruan sartuta dago (komunitatearen ordainagiri bateratua) (3,5 m arte) | 16 € |
Industria pabiloietan | 211 € |
Pasabide xaflaren prezioa | 39 € |
1. Eskabide-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
2. Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.
3. Hirigintza Sailari bidaltzea.
Alkatea
Ez dagokio
1. Emandako baimenek balioa galduko dute jarduera aldatzen denean, lokalaren erabilera aldatzen denean edo titularra aldatzen denean. Halakorik gertatuz gero, beste baimen bat eskatu beharko da.
2. Ezin da elementu finkorik jarri, ez metalikorik, ez eta bestelako materialetakorik ere, arrapala gisa erabiltzeko.
3. Eskatzailearen kontura egingo da espaloi-jatea, eta zerbitzu teknikoek egindako oharrak bete beharko dira.
4. Bai lokala egokitzeko eta baita zintarria eta espaloia egokitzeko ere, obrak egiteko lizentzia eskatu beharko da.
5. Bost ibilgailu baino gehiago gordetzeko ahalmena duten lokalak badira edo 100 m2 baino gehiagoko lokalak badira, edo lokala biltegi, konponketa-tailer, ibilgailu-erakusketa eta antzekoetarako erabili nahi bada, lehenik jarduera-espedientea izapidetuko da, eta beharrezko dokumentazio teknikoa aurkeztuko da.
6. Pasabideari baja emateko, eskaera egin beharko da eta pasabide-xafla aurkeztu; horrez gainera, obra txikietarako lizentzia eskatu beharko da, espaloia lehen zegoen bezala uzteko eta pasabidearen margoa kentzeko.
7. Pasabide-eskubidea ordaindu egin beharko da beheraguneak dauden bitartean.
8. Pasabide-baimena ezezta daiteke interes publikoko arrazoiengatik.
Tratamendu jarduera: HIRIGINTZAREN KUDEAKETA
Helburua eta zilegitasuna: Erregistroa, kudeaketa, lokalen erabileraren baimenak eta bide publikoaren erabilera, lizentziak (baratz ekologikoak) eta Hirigintzako espedienteen jarraipena, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen arabera eta sektoreko legedi aplikagarriaren arabera (2/2006 Legea, Euskadiko lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa).
Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak gaian eskuduntza duten beste Administrazio Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari.
Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.
Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]