Aldamioak, karga-jasogailuak, edukiontziak eta obrarako beste elementu lagungarri batzuk jartzeko lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lizentzia hau obra-lizentziatik aparte ematen da, eraikuntzako aldamioak, karga-jasogailuak eta bestelako obra-elementu lagungarriak jarriz jabari publikoaren aprobetxamendu berezia egiteko.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisiko eta juridikoak

Ordezkaritza: eskaerak egiteko, erantzukizunpeko adierazpenak edo komunikazioak aurkezteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko ordezkaritza egiaztatu egin beharko da.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1. Bide publikoa okupatzeko eskaera orria, ondoko alderdi hauek zehaztuta:

Jabari publikoaren zein zati edo gune erabili nahi den zehazki.

Zein eratako instalazioak ipini nahi diren, zein ezaugarri eta materialetakoak diren eta zenbat unitate ipini nahi diren.

Aprobetxamendua zenbat denboran eta zer ordutan egingo den.

2. Eskatzailearen NANa.

3. Ordezkapen idatzia, hala badagokio.

4. Erantzukizun zibileko asegurua eta urteko kuotaren ordainketa.

5. Kasuaren arabera:

1. TALDEA.- METALEZKO ALDAMIOAK (6 metroko edo gutxiagoko garaierakoak).

- Aldamioaren instalatzaileak egindako krokisa (margolariak, igeltseroak eta abar), fabrikatzailearen jarraibideen arabera egina.

2. TALDEA. METALEZKO ALDAMIOAK (6-30 metrokoak)

- Segurtasun dokumentua (Segurtasun eta Osasunari buruzko Azterlan oinarrizkoa edo Prebentziozko kudeaketa-dokumentua).

- Proiektu teknikoa, teknikari gaitu batek sinatua eta dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsia.

3.- TALDEA.- METALEZKO ALDAMIOAK (31 metrotik gorakoak)

- Segurtasun dokumentua (Segurtasun eta Osasunari buruzko Azterlan oinarrizkoa edo Prebentziozko kudeaketa-dokumentua).

- Proiektu teknikoa, teknikari gaitu batek sinatua eta dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsia.

- Aldamioaren bereizgarriak.

- Enpresa instalatzailearen datuak.

4. TALDEA. PLATAFORMA JASOTZAILE MOTORDUNAK

- Segurtasun dokumentua (Segurtasun eta Osasunari buruzko Azterlan oinarrizkoa edo Prebentziozko kudeaketa-dokumentua).

- Ezaugarriak edo fitxa teknikoa.

5. TALDEA. ALDAMIO ESEKIAK

- Proiektu teknikoa, teknikari gaitu batek sinatua eta dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsia.

- Segurtasun dokumentua (Segurtasun eta Osasunari buruzko Azterlan oinarrizkoa edo Prebentziozko kudeaketa-dokumentua).

6. TALDEA. KARGA-JASOGAILUAK

- Proiektu teknikoa, teknikari gaitu batek sinatua eta dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsia.

- Segurtasun dokumentua (Segurtasun eta Osasunari buruzko Azterlan oinarrizkoa edo Prebentziozko kudeaketa-dokumentua).

7. TALDEA. MASA-SILOAK

- Oinplanoan okupatu beharreko espazioaren krokisa.

8. TALDEA. OBRA-TXABOLAK

- Oinplanoko okupazioaren krokisa.

9. TALDEA. EDUKIONTZIAK

- Edukiontziak zenbat espazio okupatuko duen, non ipiniko den, zenbat egunetan egongo den eta zer tamaina duen agertzen duen krokisa.

10. TALDEA. MATERIALAK IGOTZEKO EDO JAISTEKO BESTE BIDE BATZUK

- Instalazioaren ezaugarriak.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Postetxean) honako helbidera zuzenduta:
        • Urnietako Udala
          San Juan 5 20130 URNIETA

          Bestelako erregistro bulegoak:
        • Estatuko Administrazio Orokorra, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia
          URNIETA

                  ZENBAT KOSTATZEN DA?

                  . - Lurreko, aireko eta lur azpiko bide publikoen erabilera pribatua edo ustiapen berezia
                  Hondakin eta materialak biltzeko edukiontziak (m2 / eguneko0,73 €
                  Bide publikoa hesiekin, aldamioekin edo bestelako instalazioekin okupatzea (m2/eguneko)0,42 €
                  Hesi, aldamio edo bestelako instalazioekin bide publikoaren okupazioa, fatxaden eta estalkien gaiberritze energetikoa egin behar duten obrekin lotuta badaude (m2/eguneko)0,21 €
                  Bide publikoa zutabe eta eustoinez edo beste euskarri materialez okupatzea, osagai bakoitzagatik m²ko eta eguneko0,42 €
                  Mahaiak eta aulkiak jartzea m2 eta urte bakoitzeko15,87 €

                  PROZEDURAREN EPEA

                  • Aurreikusitako epea: 15 egun
                  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                  • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                  ARAUDI APLIKAGARRIA

                  ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                  1. Eskabide-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.

                  2. Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.

                  3. Hirigintza Sailari bidaltzea.

                  NORK ONARTU BEHAR DU?

                  Alkatea

                  IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                  Ez dagokio

                  OHARRAK

                  DATU PERTSONALEN BABESA

                  Tratamendu jarduera: HIRIGINTZAREN KUDEAKETA

                  Helburua eta zilegitasuna: Erregistroa, kudeaketa, lokalen erabileraren baimenak eta bide publikoaren erabilera, lizentziak (baratz ekologikoak) eta Hirigintzako espedienteen jarraipena, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen arabera eta sektoreko legedi aplikagarriaren arabera (2/2006 Legea, Euskadiko lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa).

                  Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak gaian eskuduntza duten beste Administrazio Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari.

                  Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                  Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]