Jarduera sailkatuen titulartasuna aldatzeko jakinarazpena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Komunikazioa behar duen jarduera batean titulartasuna aldatzeko jakinarazpena, administrazioaren ikuskaritza eta kontrola baimentzeko eta lehen titular modura ziharduenari ardura kentzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Egungo jabea

Ordezkaritza: eskaerak egiteko, erantzukizunpeko adierazpenak edo komunikazioak aurkezteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko ordezkaritza egiaztatu egin beharko da.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1. Jarduera baimen eskualdaketa eskaera orria. (Gaur egungo jardueraren titularraren datuak eta titular berriaren datuak)

2. Eskatzailearen eta titular berria NANa.

3. Ordezkapen idatzia, hala badagokio.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Postetxean) honako helbidera zuzenduta:
        • Urnietako Udala
          San Juan 5 20130 URNIETA

          Bestelako erregistro bulegoak:
        • Estatuko Administrazio Orokorra, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia
          URNIETA

                  ZENBAT KOSTATZEN DA?

                  . - Baimenak eta bestelako dokumentuak: Jakinarazi beharreko jarduerak. Finantza erakundeen jarduerak
                  100 m2 arte2.669
                  101 m2tik-200m2 arte4.004
                  200 m2 baino gehiago5.333
                  . - Baimenak eta bestelako dokumentuak: Jakinarazi beharreko jarduerak. Nekazaritza eta abeltzaintza jarduerak
                  100 m2 arte235
                  101 m2tik-200m2 arte351
                  200 m2 baino gehiago466
                  . - Baimenak eta bestelako dokumentuak: Jakinarazi beharreko jarduerak. Bestelakoak
                  100 m2 arte351
                  101 m2tik-200m2 arte508
                  200 m2 baino gehiago675

                  PROZEDURAREN EPEA

                  • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Zehaztu gabe
                  • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                  ARAUDI APLIKAGARRIA

                  ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                  1. Jakinarazpena dokumentazioarekin batera jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.

                  2. Eskatzaileari kopia zigilatuta eman ziurtagiri moduan.

                  3. Hirigintza Sailari igorri.

                  NORK ONARTU BEHAR DU?

                  Alkatea

                  IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                  Ez dagokio

                  OHARRAK

                  1. Transmisio honekin ezin izango da indarrean dagoen jardueraren aldaketarik ez eta zabalpenik ere egin.

                  DATU PERTSONALEN BABESA

                  Tratamendu jarduera: HIRIGINTZAREN KUDEAKETA

                  Helburua eta zilegitasuna: Erregistroa, kudeaketa, lokalen erabileraren baimenak eta bide publikoaren erabilera, lizentziak (baratz ekologikoak) eta Hirigintzako espedienteen jarraipena, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen arabera eta sektoreko legedi aplikagarriaren arabera (2/2006 Legea, Euskadiko lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa).

                  Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak gaian eskuduntza duten beste Administrazio Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari.

                  Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                  Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]