Jarduera-lizentzia behar duten jarduera sailkatuen lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal lizentzia honek ahalmena ematen du eragozpenak sorrarazi ahal dituen edo pertsonei edota haien ondasunei arriskuak eragin ahal dizkien, eta, era berean, ingurumenari kalte egin ahal dion 7/2012 Legearen II. Eranskineko A) idatz-zatiko jarduera bat ezartzeko, zabaltzeko edo eraberritzeko, apirilaren 23ko 7/2012 Legeak aldatutako Euskal Herriko Ingurumenari buruzko 3/1998 Lege Orokorrak 55. artikuluan jasotako zerrendari jarraiki.

Lokalean obrak egin behar izanez gero, jarduera-lizentzia behar duten jarduera sailkatuen lizentzia izapidetu beharko da obrak egiteko lizentzia eskatu aurretik.

NORK ESKA DEZAKE?

  • La persona titular de la actividad

Ordezkaritza: eskaerak egiteko, erantzukizunpeko adierazpenak edo komunikazioak aurkezteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko ordezkaritza egiaztatu egin beharko da.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1. Eskaera orria, eredu normalizatuari jarraiki egina.

2. Eskatzailearen NANa.

3. Sustatzailearen ardurapeko aitorpena, ereduari jarraiki egina.

4. Teknikari gaitu batek idatzi eta sinaturiko proiektu teknikoa, neurri zuzentzaileak proposatuta. Gutxienez honako hauek jaso beharko dira:

1. Ingurumen memoria: Jarduera eta berori garatzeko ezarritako neurriak azaltzen dituen memoria eta ingurumen memoria, honako hauek barne direla:

1.1 Lokalaren deskribapena, erabileren araberako azalera osoak eta partzialak (erabilgarriak eta eraikiak), eta, horrez gain, lokalak zer kokapen duen eraikinaren barruan, zer sarbide dituen eta nola komunikatuta dagoen.

1.2 Fatxad(ar)en koloretako argazkia(k).

1.3 Jardueraren deskribapena (helburua eta jardueraren garapenak edo ekoizpen prozesuak berezko dituen ezaugarri teknikoak, makineria, erregaiak, instalazio higienikoak...) eta jarduerak ingurumenean, pertsonengan edo haien ondasunetan izan dezakeen eragina gutxitzeko ezarritako neurrien deskribapena.

1.4 Jardueraren funtzionamendurako beharrezkoa den makineriaren deskribapena eta ezaugarri teknikoak, eta, hala badagokio, lokala aireztatzeko eta/edo girotzeko aurreikusitako instalazioena.

1.5 Lokalaren edo jardueraren aurrekariak, BERRIA den edo lehendik dagoena BERRITU EDO LEGEZTATU egin den zehaztuz eta azalduz.

1.6 Udal aplikazioaren araudia betetzen dela egiaztatzen duen agiria (HAPO, Arau Subsidiarioak, ordenantzak, zaratari buruzko ordenantza, irisgarritasuna, suteen aurkako babes neurriak, osasun arauak eta abar).

1.7 Araudi zehatzen pean dauden instalazioetan (instalazio elektrikoa, instalazio termikoa, gas instalazioa, igogailua eta abar), segurtasun industrialari buruzko araudietan ezarritako baimenak eta zerbitzuan jarri izanaren agiriak aurkeztu beharko dira.

2.Planoak

2.1 Jardueraren kokapena (gutxieneko eskala: 1:5000).

2.2 Lokala edo eraikina zehazki non dagoen eta gainerako finkarekin erlazionatzen duen kokapen-planoa (gutxieneko eskala: 1:5000).

2.3 Oinplano bornatuak: lokala osatzen duten maila guztien gaur egungo egoeraren plano bornatuak, honako hau adieraziz:

-- Lokala osatzen duten bulego guztien banaketa eta erabilera, kotak eta azalerak zehaztuta (gutxieneko eskala: 1:50), bai eta irisgarritasunari buruzko arauak betetzen direla egiaztatzen duen agiria ere.

-Instalazioak: aireztapena, girotzea, makineria, suteetatik babesteko neurriak, saneamendua, iturgintza, elektrizitatea (gutxieneko eskala: 1:50).

2.4 Sekzio Bornatuak

Guneen eta erabileren altuerak, hodiak, instalazioak, makineriak eta abar erakusten dituzten sekzioak (luzetara eta zeharretara) (gutxieneko eskala: 1:50).

Bere sarbideak eta sestra-kotek trazatutako sekzioa.

2.5 Fatxadak, oraingo eta geroko egoeran (gutxieneko eskala: 1:50).

2.6 Jarduerarako beharrezkoak diren beste xehetasunezko plano batzuk.

3. Ingurumen-eraginari buruzko azterlana: ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko prozedura bete behar duten jarduerak soilik.

4.Proiektuaren idazlearen prestakuntza teknikoa edo gaikuntza profesionala egiaztatzea, baldin eta proiektua dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsi ez badu.

5. Ordezkapen idatzia, hala badagokio.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Postetxean) honako helbidera zuzenduta:
        • Urnietako Udala
          San Juan 5 20130 URNIETA

          Bestelako erregistro bulegoak:
        • Estatuko Administrazio Orokorra, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia
          URNIETA

                  ZENBAT KOSTATZEN DA?

                  . - Baimenak eta bestelako dokumentuak: Lizentzia behar duten jarduerak. Industria
                  100 m2 arte827
                  101 m2tik-200m2 arte1.234
                  200 m2 baino gehiago1.643
                  . - Baimenak eta bestelako dokumentuak: Lizentzia behar duten jarduerak. Nekazaritza eta abeltzaintza jarduerak
                  100 m2 arte592
                  101 m2tik-200m2 arte884
                  200 m2 baino gehiago1.182
                  . - Baimenak eta bestelako dokumentuak: Lizentzia behar duten jarduerak. Bestelakoak
                  100 m2 arte696
                  101 m2tik-200m2 arte1.046
                  200 m2 baino gehiago1.392
                  Gazte lokalen baimena350

                  PROZEDURAREN EPEA

                  • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
                  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
                  • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

                  ARAUDI APLIKAGARRIA

                  ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                  1. Eskabide-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.

                  2. Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.

                  3. Hirigintza Sailari bidaltzea.

                  NORK ONARTU BEHAR DU?

                  Alkatea

                  IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                  Ez dagokio

                  OHARRAK

                  Ezingo da obrak egiteko lizentziarik eman jardueraren lizentzia izapidetu ez bada; nolanahi ere, aldi berean eskatu eta izapidetu ahalko dira.

                  Baimendutako jardueren zerrenda

                  1. Zabortegiak.

                  2. 7/2012 Legearen II. eranskineko A) idatz-zatian jasotakoak:

                  a) Erauzketa-jarduerak.

                  b) Instalazio nuklearrak eta erradiaktiboak.

                  c) 100 kW-etik gorako potentzia instalatua duten argindarra ekoizteko instalazioak.

                  c) Industriak, oro har.

                  d) Azaleraren tratamenduak, pistola bidezko bernizatze- eta pintatze-lanak edo antzekoak egiten dituzten tailerrak; bai eta motordun ibilgailuak mantentzeko eta konpontzeko lanak eta antzeko lanak egiten dituzten tailerrak ere.

                  e) Hainbat tailer eta lantegi (aroztegiak, galdaragintza-tailerrak, muntaia-tailerrak, mekanizaziokoak, okindegiak, gozotegiak, cateringak...), baldin eta instalatutako potentzia totala (mekanikoa eta elektrikoa, argiarena kenduta) 25 kW-ekoa edo handiagoa bada eta ekoizpenerako azalera 300 m2-tik gorakoa bada.

                  f) Biltegiratzeko, salerosketarako eta erakusketarako jarduerak eta instalazioak, toxiko, arriskutsu edo sugarri gisa katalogatuta dauden produktu eta materialak baldin badituzte (500 kg-tik gora, bizitegirako hiri-lurzoruan, edo 1.000 kg-tik gora, gainerako lurzoruetan).

                  g) Gasolina-zerbitzuguneak eta hornitegiak, eta erregai likidoak edota gaseosoak banatzeko instalazioak edo antzeko instalazioak.

                  h) Edozein motatako lurzoruan kokatutako erregai likido eta gaseosoak biltzeko instalazioak, 50.000 litrotik gora badute.

                  i) Hondakinak bildu, berreskuratu eta deuseztatzeko instalazioak.

                  j) 500.000 m3 baino gehiagoko lekua daukaten lur eta harkaitzen betelanak, urtebete baino gehiago iraungo badute; azpiegitura linealetarako obrei lotutakoak izan ezik.

                  k) Hondakin-urak arazteko instalazioak eta edateko ura tratatzeko instalazioak.

                  l) Arrain-haztegiak.

                  m) Abere-hiltegiak.

                  n) Dantza-sala, dantzaleku, klub, diskoteka, disko-bar, karaoke, pub edo antzeko establezimenduak.

                  o) Ostalaritza-establezimenduak, jatetxeak eta jendaurreko ikuskizunetarako eta jolas-jardueretarako beste establezimendu batzuk, baldin eta, betiere, honako baldintza hauetakoren bat betetzen badute:

                  - 300 lagun edo gehiagorentzako tokia izatea.

                  - Lau ohmeko karga estandarrerako 50 wattetik gorako potentzia efikaza duen musika-ekipoa izatea.

                  p) 20 ALU (azienda larri unitateak) baino gehiagoko abeltzaintzako ustiategiak eta etxeko eskortak, edo ustiategi baliokideak, irailaren 22ko 515/2009 Dekretuaren 3. artikuluko a) idatz-zatian agertzen diren proportzioen arabera, edo horren ordez aterako den araudiaren arabera; txakur-zaindegiak (hazkuntza eta hezkuntza), 25 txakur baino gehiago hartzeko lekua badute; denak ere, baldin eta lurzoru ez urbanizagarrian edo industriarako hiri-lurzoruan badaude.

                  q) Etxeko abeltzaintza-jarduerak, alegia, 4 ALU (azienda larri unitateak) baino gehiago dituzten instalazioak, eta txakur-zaindegiak, den-denak, bizitegirako hiri-lurzoruan baldin badaude.

                  r) Errauste-labeak.

                  s) Otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 55. artikuluari jarraiki eta 7/2012 Legearekin bat etorriz, osasunean eta ingurumenean antzeko eragina daukaten beste jarduerak.

                  t) Otsailaren 27ko 3/98 Legearen 55. artikuluarekin eta 7/2012 Legearekin bat etorriz, osasunean eta ingurumenean antzeko ondorioak izan ditzaketen beste jarduera batzuk.

                  DATU PERTSONALEN BABESA

                  Tratamendu jarduera: HIRIGINTZAREN KUDEAKETA

                  Helburua eta zilegitasuna: Erregistroa, kudeaketa, lokalen erabileraren baimenak eta bide publikoaren erabilera, lizentziak (baratz ekologikoak) eta Hirigintzako espedienteen jarraipena, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen arabera eta sektoreko legedi aplikagarriaren arabera (2/2006 Legea, Euskadiko lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa).

                  Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak gaian eskuduntza duten beste Administrazio Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari.

                  Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                  Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]