Jarduera aurrekomunikazioa behar duten jarduera sailkatuak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal lizentzia honek ahalmena ematen du eragozpenak sorrarazi ahal dituen edo pertsonei edota haien ondasunei arriskuak eragin ahal dizkien, eta, era berean, ingurumenari kalte egin ahal dion jarduera bat ezartzeko, zabaltzeko edo eraberritzeko hiri-lurzoruan, betiere ezarritako baldintzak betetzen baditu.

Esate baterako: txikizkako merkataritza, gailu elektrikoak konpontzeko lantegi txikiak, bidaia-agentziak, etxe-agentziak, akademiak, bulego profesionalak.

Lokalean obrak egin behar izanez gero, obrak egiteko lizentzia izapidetu beharko da jarduera-lizentzia eskatu aurretik.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Jardueraren titularra

Ordezkaritza: eskaerak egiteko, erantzukizunpeko adierazpenak edo komunikazioak aurkezteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko ordezkaritza egiaztatu egin beharko da.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1. Berariazko instantziaren arabera sailkatutako jardueraren aldez aurreko jakinarazpenaren eskaera orria.

2. Eskatzailearen NANa.

3. Tasa ordaindu dela egiaztatzen duen agiria.

4. Sustatzailearen ardurapeko aitorpena (ereduari jarraiki egina).

5. Teknikari gaitu batek egindako ziurtagiria, egiaztatzen duena jarduera eta/edo instalazioak udal plangintzari doitzen zaizkiola eta betetzen dituztela ingurumen-arloko betekizun guztiak (ingurumenaren gaineko eraginari buruzko adierazpenean jasotakoak barne).

Ziurtagiriak ez badu dagokion elkargo profesionalaren ikus-onespena, ziurtagiria aurkeztu duen teknikariaren prestakuntza teknikoa edo gaikuntza profesionala egiaztatu beharko da.

Ziurtagiriak honako alderdi hauek ere jasoko ditu:

5.1. Irisgarritasunari buruzko Legea betetzen dela ziurtatzen duen agiria.

5.2. Suteen kontrako babesari buruzko araudiari dagokionez, CTE betetzen dela ziurtatzen duen agiria, eta abar.

5.3. Udal-plangintza betetzearen justifikazioa

6. Beste agiri batzuk: Proiektu teknikoa.

6.1. Memoria: jardueraren deskribapena eta jarduerak ingurumenaren, pertsonen edo ondasunen gainean izan dezakeen eragina gutxitzeko ezarri diren neurriak

6.2. Planoak.

- Jardueraren kokapena.

- Kokapen-planoa, lokala edo eraikina zehazki non dagoen azaltzen duena eta finkaren gainerakoarekin erlazionatzen duena.

- Gela bakoitzaren (are altzarien) banaketa eta erabilerak, kaxa elektrikoaren kokapena, larrialdietarako argien kokapena eta suteen aurkako babesen kokapena jasotzen dituzten oinplanoak.

6.3. Fatxaden argazkiak.

Ale bat paperean aurkeztu beharko da, eta beste kopia bat erantsi ahalko da CDan, izapidetzea arintzeko.

7. Ordezkapen idatzia, hala badagokio.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Postetxean) honako helbidera zuzenduta:
        • Urnietako Udala
          San Juan 5 20130 URNIETA

          Bestelako erregistro bulegoak:
        • Estatuko Administrazio Orokorra, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia
          URNIETA

                  ZENBAT KOSTATZEN DA?

                  . - Baimenak eta bestelako dokumentuak: Jakinarazi beharreko jarduerak. Finantza erakundeen jarduerak
                  100 m2 arte2.669
                  101 m2tik-200m2 arte4.004
                  200 m2 baino gehiago5.333
                  . - Baimenak eta bestelako dokumentuak: Jakinarazi beharreko jarduerak. Nekazaritza eta abeltzaintza jarduerak
                  100 m2 arte235
                  101 m2tik-200m2 arte351
                  200 m2 baino gehiago466
                  . - Baimenak eta bestelako dokumentuak: Jakinarazi beharreko jarduerak. Bestelakoak
                  100 m2 arte351
                  101 m2tik-200m2 arte508
                  200 m2 baino gehiago675

                  Jardueraren araberako tasa: ordainketa Udalaren Kutxabankeko ES59 2095 5068 6910 6002 4824 kontu korrontean edo udalerriko beste edozein finantza erakundetan egingo da.

                  PROZEDURAREN EPEA

                  • Aurreikusitako epea: Berehala

                  ARAUDI APLIKAGARRIA

                  ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                  1. Eskabide-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.

                  2. Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.

                  3. Espedientea Hirigintza Sailari bidaltzea eta kopia Kontu-hartzailetza Sailari eta Udaltzaingoari bidaltzea.

                  NORK ONARTU BEHAR DU?

                  Ez dagokio

                  IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                  Ez dagokio

                  OHARRAK

                  Jardueraren aldez aurreko jakinarazpena behar duten jarduera sailkatuen zerrenda.

                  Prozedura honen bidez izapidetuko dira hiri-lurzoruan garatu beharreko ondoko jarduera hauek:

                  Beheko solairuko lokalak:

                  - Kanpoaldetik (espazio publikoa) sarbide zuzena dutenak.

                  - Jardueraren azalera erabilgarriak: gutxienez 25 m2 eta gehienez 100 m2.

                  - Gutxieneko altuerak 2,80tik 3,20ra bitartean, azaleraren arabera.

                  - Ez da sortuko hondakin arriskutsurik eta gehienez 5000 kg produktu sukoi egon ahalko dira biltegiratuta.

                  - Sotoa edo erdisotoa, betiere erabilera mugatua badu.

                  - Funtzionamendu-ordutegia: 08:00etatik 22:00etara.

                  Instalazio osagarriak:

                  - Merkataritzako lokalen barruan jartzen diren aire girotuko banakako instalazioak, gehienez ere 70 kW-ko potentzia izendatua dutenak.

                  - Hotz-ganberen instalazioak.

                  - Argindarra ekoizteko instalazioak edo energia berriztagarriak argindar bihurtzeko hartze- eta eraldatze-instalazioak, potentzia instalatua 50 kW-etik gorakoa eta 100 kW-ekoa edo baxuagoa baldin badute.

                  - Komun bat izan beharko da, gutxienez komunontzia eta eskuak garbitzeko konketa dituena.

                  - Gutxienez 21 A-113B eraginkortasuneko su-itzailgailu bat jarri beharko da ebakuazio jatorri guztietatik 15 m-ko ibilbide bakoitzeko, bai eta CO2 su-itzailgalu bat ere, kaxa elektrikoaren ondoan.

                  - Ebakuazio ibilbide guztiak suteei buruzko araudiarekin bat etorriz egongo dira seinalatuta, eta, gutxienez, gela bakoitzak larrialdietarako argiteria puntu bat izango du.

                  - Korridorak gutxienez 1,20 m zabal izango dira.

                  - Ateak gutxienez 0,80 cm zabal izango dira, eta sarrerakoa, berriz, 0,90 zabal izango da eta ez du koskarik izango.

                  - Aire girotuko eta aireztapeneko saretak jartzeko, bai eta toldoak jartzeko ere, gutxieneko garaiera librea 2,20koa izango da.

                  EZ dira izapidetuko prozedura honen bidez:

                  - Musika-aparaturen bat badute edo dantza, kantu edo musikako jarduerarik egiten bada.

                  - Solairuarte, sukalde eta/edo dastatze-gunerik badute.

                  - Ikuskizun publikoko jarduerak eta jolas-jarduerak badira (4/1995 Legea, azaroaren 10ekoa).

                  - 7/2012 legearen II Eranskineko B) atalean sartuta badaude.

                  1. Energia elektrikoa produzitzen duten instalazioak eta energia atzemateko eta energia berriztagarria energia elektriko transformatzeko instalatutako potentzia 50 kW baino gehiago eta 100 kW edo hori baino gutxiago bada.

                  2. Zenbait tailer eta lantegi (aroztegiak, galdara-lantegiak, muntaia, mekanizazioa, ogi-lantegiak, gozotegiak, cateringa...), guztira instalatutako potentzia (potentzia mekanikoa eta elektrikoa, argiztapenari dagokiona kenduta) 25 kWtik beherakoa denean eta espezifikoki ekoizpenera bideratutako azalera 330 m2-tik gorakoa ez denean, azaleko tratamenduak eta bernizatzeko lanak edo pistola bidezko margotze lanak edo antzekoak egiten dituzten tailerrak izan ezik, edozein kasutan Sailkatutako jardueren lizentzien zerrendan barne daudela ulertzen direnak.

                  3. Biltegiratze, merkataritza eta produktu eta materialen erakusketa jarduerak edo instalazioak, Sailkatutako jardueren lizentzien zerrendako 7. puntuan sartzen ez direnak.

                  4. Erregai likidoen edo gas erregaien biltegiratzeen instalazioa, 50.000 litroko edukiera gainditzen ez dutenak, gasolina-zerbitzugune, hornikuntza parke, instalazio banatzaile edo antzeko instalazio baten parte direnak izan ezik.

                  5. Ibilgailuak gordetzeko guneak.

                  6. Zerbitzu jarduera, hala nola, haurtzaindegiak, irakaskuntza zentroak, osasun zentroak eta farmazia arretakoak, albaitaritza klinikak, polizia-etxeak eta segurtasun zentroak, ile-apaindegiak, masaje aretoak eta ehorztetxeak.

                  7. Hotelak eta egoitza komunitarioak, adineko pertsonentzako egoitzak, apopilo etxeak eta antzeko guneak.

                  8. Ostalaritza establezimenduak eta jatetxeak eta ikuskizun publiko eta aisialdiko jardueretakoak, aldez aurretik sailkatutako jarduera lizentziarik ez daukatenak.

                  9. Abeltzaintza ustiategi txikiak eta etxeko abeltegiak, Sailkatutako jardueren lizentzien zerrendan sartzen ez direnak.

                  10. Transformazio-zentroak.

                  11. Informazioaren tratamendu eta komunikazio zerbitzuak (kalkulu zentroak, datu-bankuak, irrati eta telebista errepikagailuak, satelite bidezko errepikagailuak, antenak eta telefonia mugikorreko oinarrizko estazioak, informazioaren tratamendu elektroniko edo informatikoko zentroak, estazio radiotelefonikoak eta radiotelegrafikoak, irrati eta telebista emisorak eta alarmen kontrolerako zentrala) eta antzekoak.

                  12. Instalazio osagarriak:

                  12.1. Galdara-gela.

                  12.2. Aire egokituko instalazioak. 12.3. Hozkailuen instalazioak.

                  12.4. Erradiodiagnostiko medikuaren instalazioak, horien artean daudelarik mediku diagnostiko helburua duten X izpien ekipo eta instalazioak, aplikagarri den araudiarekin bat etorriz.

                  13. Hilerriak eta errausketa-laberik ez duten tanatorioak. Otsailaren 27ko 3/98 legearen 55. artikuluarekin eta 7/2012 legearekin bat etorriz, osasunarengan eta ingurumenarengan antzeko eragina izan dezaketen beste jarduera batzuk.

                  DATU PERTSONALEN BABESA

                  Tratamendu jarduera: HIRIGINTZAREN KUDEAKETA

                  Helburua eta zilegitasuna: Erregistroa, kudeaketa, lokalen erabileraren baimenak eta bide publikoaren erabilera, lizentziak (baratz ekologikoak) eta Hirigintzako espedienteen jarraipena, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen arabera eta sektoreko legedi aplikagarriaren arabera (2/2006 Legea, Euskadiko lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa).

                  Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak gaian eskuduntza duten beste Administrazio Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari.

                  Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                  Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]