Urbanizazioko proiektuak izapidetzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Urbanizazioko proiektuak urbanizazio-obren xehetasun teknikoak zehazten dituzten obra-proiektuak dira. Ez daude lizentziaren mendean, baina izapide berezi batzuk egin behar dira.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisiko eta juridikoak

Ordezkaritza: eskaerak egiteko, erantzukizunpeko adierazpenak edo komunikazioak aurkezteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko ordezkaritza egiaztatu egin beharko da.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1. Eskaera orria, eredu normalizatuari jarraiki egina.

2. Interesdunaren NANa.

3. Urbanizazioko proiektua. Proiektuak alderdi hauek eduki behar ditu: obren ezaugarriak azaltzen dituen deskripziozko memoria, proiektuaren planoak eta xehetasunezko planoa, neurketak, aurrekontua, obra eta zerbitzuen baldintzen agiria, eta, horrez gain, segurtasuneko eta kalitateko azterketak, programak eta planak.Ale bat aurkeztuko da paperean eta beste bat CDan.

4. Ordezkapen idatzia, hala badagokio.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Postetxean) honako helbidera zuzenduta:
        • Urnietako Udala
          San Juan 5 20130 URNIETA

          Bestelako erregistro bulegoak:
        • Estatuko Administrazio Orokorra, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia

                  ZENBAT KOSTATZEN DA?

                  . - Bestelako lizentzia eta dokumentuak
                  Arau subsidiarioen aldakuntza3.814 €
                  Plan Bereziak2.507 €
                  Plan partzialak2.507 €
                  Zehazpen Estudioak1.307 €
                  Urbanizazio proiektuak2.507 €
                  Ihardukera programak2.507 €
                  Birsailkatze edo kooperazio proiektuak2.507 €
                  Konpentsazio proiektuak2.507 €
                  Lurren mugitzea56 €
                  Partzelazioak56 €
                  Lizentziak luzatzea56 €
                  Hirigintzako kontsultak45 €
                  Udal zerbitzuek hala eskatu eta gero eskatu eta izapidetu hirigintza-lizentziek %20ko gehikuntza izango dute..

                  PROZEDURAREN EPEA

                  ARAUDI APLIKAGARRIA

                  ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                  1. Eskabide-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.

                  2. Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.

                  3. Hirigintza Sailari bidaltzea.

                  NORK ONARTU BEHAR DU?

                  Tokiko Gobernu Batzarra

                  IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                  Ez dagokio

                  OHARRAK

                  DATU PERTSONALEN BABESA

                  Tratamendu jarduera: HIRIGINTZAREN KUDEAKETA

                  Helburua eta zilegitasuna: Erregistroa, kudeaketa, lokalen erabileraren baimenak eta bide publikoaren erabilera, lizentziak (baratz ekologikoak) eta Hirigintzako espedienteen jarraipena, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen arabera eta sektoreko legedi aplikagarriaren arabera (2/2006 Legea, Euskadiko lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa).

                  Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak gaian eskuduntza duten beste Administrazio Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari.

                  Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                  Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]