Lokalak etxebizitza bihurtzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal lizentzia honek ahalmena ematen du bizitegi-lurzoruan finkaturiko eremu jakin batzuetan dauden lokalen erabilera tertziariotik bizitegi-erabilerara aldatzeko (beheko solairuetan, solairuarteetan edo goiko soilairuetan kokaturiko lokaletan), nahiz eta lokal horiek ez agertu bizitegi-lurzoruan finkatutako eremu jakin batzuetan dauden lokalen erabilera tertziariotik bizitegi-erabilerara aldatzeko jarduketei buruzko ordenantzaren I. eranskinean.(GAO:2008/10/29)

NORK ESKA DEZAKE?

  • Lokalaren jabeak

Ordezkaritza: eskaerak egiteko, erantzukizunpeko adierazpenak edo komunikazioak aurkezteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko ordezkaritza egiaztatu egin beharko da.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1. Eskaera orria, eredu normalizatuari jarraiki egina.

2. Eskatzailearen NANa.

3. Erabilera aldatzeko lizentziaren eskaeran, aurrekoez gainera honako agiri hauek:

a) Erabilera berria justifikatzen duen memoria zehatza.

b) Kokapen-planoa.

c) Oinplano eta fatxaden planoa.

d) Lokalaren eskriturak.

e) Elkarteko bizilagunen baimena, Jabetzaren Erregistroak hala ezartzen badu.

4.Obrak egiteko lizentzia eskaera.

5. Lehen erabilerako lizentzia eskaera.

6. Ordezkapen idatzia, hala badagokio.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Postetxean) honako helbidera zuzenduta:
        • Urnietako Udala
          San Juan 5 20130 URNIETA

          Bestelako erregistro bulegoak:
        • Estatuko Administrazio Orokorra, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia
          URNIETA

                  ZENBAT KOSTATZEN DA?

                  Hirigintza-kargetarako, etxebizitzen eta merkataritza aretoen eragin balioaren arteko diferentziaren % ordainduko da. 54,93 € / m² (2014.urteari dagokionez) bakoitzeko. (Zenbateko honek urtero EAEko KPIaren araberako igoera izango du).

                  PROZEDURAREN EPEA

                  • Aurreikusitako epea: 2 hilabete

                  ARAUDI APLIKAGARRIA

                  ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                  1. Eskabide-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.

                  2. Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.

                  3. Hirigintza Sailari bidaltzea.

                  NORK ONARTU BEHAR DU?

                  Alkatea

                  IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                  Ez dagokio

                  OHARRAK

                  1. Jabetza-erregistratzaileak hala eskatzen badu, titularrek bizilagunen baimena izan beharko dute erabilera-aldaketa erregistratzeko.

                  2. Interesdunak etxebizitza izaera horrekin eskrituratu beharko du, hitzarmena sinatzen duenetik urtebete igaro baino lehen, eta etxebizitza behin-behinean erregistratu beharko du Jabetzaren Erregistroan.

                  3. Interesdunak etxebizitzan erroldatu beharko du, hitzarmena sinatzen duenetik urtebete igaro baino lehen.

                  4. Interesdunak erabilera-aldaketaren ziurtagiria eskatu beharko dio Udalari. Horretarako, adierazitako eskriturak aurkeztu beharko ditu.

                  5. Udalak erabilera-aldaketaren ziurtagiria egingo du, eta, hala, araubide bereziko udal etxebizitza tasatuen kalifikazio iraunkorra izango du. Gipuzkoako Foru Aldundiko Higiezin Hiritarren Katastroari jakinaraziko zaio hori.

                  6. Erabilera-aldaketaren ziurtagiria ez bada eskatzen obrak egiteko lizentzia eman eta urtebete igaro baino lehen, ebazpen bat emango da erabilera aldatzeko eskubidea galdu dela xedatzeko, eta, penalizazio moduan, hirigintzako karga gisa ordaindutako zenbatekoaren % 50 soilik itzuliko da.

                  DATU PERTSONALEN BABESA

                  Tratamendu jarduera: HIRIGINTZAREN KUDEAKETA

                  Helburua eta zilegitasuna: Erregistroa, kudeaketa, lokalen erabileraren baimenak eta bide publikoaren erabilera, lizentziak (baratz ekologikoak) eta Hirigintzako espedienteen jarraipena, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen arabera eta sektoreko legedi aplikagarriaren arabera (2/2006 Legea, Euskadiko lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa).

                  Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak gaian eskuduntza duten beste Administrazio Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari.

                  Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                  Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]