Lizentzia hau ematen da edozein lur-motatan lur-mugimenduak eta inauste- eta lautze-lanak egiteko.
Interesa duten pertsona fisiko eta juridikoak
Ordezkaritza: eskaerak egiteko, erantzukizunpeko adierazpenak edo komunikazioak aurkezteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko ordezkaritza egiaztatu egin beharko da.
1. Eskaera orria, eredu normalizatuari jarraiki egina.
2. Interesdunaren NANa.
3. Lurrak mugitzeko lanez arduratuko diren goi-mailako eta erdi-mailako teknikarien izendapena.
4. Proiektu tekniko ikus-onetsia, ondoko hauek jasoko dituena:
5. Ordezkapen idatzia, hala badagokio.
. - Bestelako lizentzia eta dokumentuak | |
---|---|
Arau subsidiarioen aldakuntza | 3.814 € |
Plan Bereziak | 2.507 € |
Plan partzialak | 2.507 € |
Zehazpen Estudioak | 1.307 € |
Urbanizazio proiektuak | 2.507 € |
Ihardukera programak | 2.507 € |
Birsailkatze edo kooperazio proiektuak | 2.507 € |
Konpentsazio proiektuak | 2.507 € |
Lurren mugitzea | 56 € |
Partzelazioak | 56 € |
Lizentziak luzatzea | 56 € |
Hirigintzako kontsultak | 45 € |
Udal zerbitzuek hala eskatu eta gero eskatu eta izapidetu hirigintza-lizentziek %20ko gehikuntza izango dute. | . |
1. Eskabide-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
2. Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.
3. Hirigintza Sailari bidaltzea.
Alkatea
Ez dagokio
Lurrak mugitzeko lizentzia eman arren ez da inolako konpromisorik hartuko gero eraikitzeko lizentzia emateko edo hirigintzako proiektua onesteko.
Bide publikoetatik igaro behar izanez gero, bide publikoa okupatzeko lizentzia eskatu beharko da.
Tratamendu jarduera: HIRIGINTZAREN KUDEAKETA
Helburua eta zilegitasuna: Erregistroa, kudeaketa, lokalen erabileraren baimenak eta bide publikoaren erabilera, lizentziak (baratz ekologikoak) eta Hirigintzako espedienteen jarraipena, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen arabera eta sektoreko legedi aplikagarriaren arabera (2/2006 Legea, Euskadiko lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa).
Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak gaian eskuduntza duten beste Administrazio Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari.
Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.
Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]