Partzelazio-lizentzia eta banantze-lizentzia (elkartze-lizentzia)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Adierazpen-izaerako administrazioko baimen hauek desberdinak dira lurzoruaren arabera, eta lur-zatiak, orubeak, finkak edo lursailak zatitzeko aukera ematen dute.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisiko eta juridikoak

Ordezkaritza: eskaerak egiteko, erantzukizunpeko adierazpenak edo komunikazioak aurkezteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko ordezkaritza egiaztatu egin beharko da.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera orria, eredu normalizatuari jarraiki egina; bertan, finkaren azalera osoa eta bereizi nahi den finkaren azalera osoa adierazi eta azalduko da.
  2. Eskatzailearen NANa.
  3. Jabetza-eskrituraren fotokopia.
  4. Gaur egungo eta etorkizuneko kokapenaren planoa.
  5. Lokalen segregazio edo elkartze kasuetan, Ondasun Higiezinen Gaineko Zergaren ordainagiria edo katastroko errefentzia.
  6. Lizentzia eman eta hurrengo hiru hilabeteen barruan, egintza gauzatzeko agiri publikoa aurkeztuko da –ikus oharrak–.
  7. Ordezkapen idatzia, hala badagokio.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Postetxean) honako helbidera zuzenduta:
        • Urnietako Udala
          San Juan 5 20130 URNIETA

          Bestelako erregistro bulegoak:
        • Estatuko Administrazio Orokorra, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia
          URNIETA

                  ZENBAT KOSTATZEN DA?

                  . - Bestelako lizentzia eta dokumentuak
                  Arau subsidiarioen aldakuntza3.521
                  Plan Bereziak2.314
                  Plan partzialak2.314
                  Zehazpen Estudioak1.207
                  Urbanizazio proiektuak2.314
                  Ihardukera programak2.314
                  Birsailkatze edo kooperazio proiektuak2.314
                  Konpentsazio proiektuak2.314
                  Lurren mugitzea52
                  Partzelazioak52
                  Lizentziak luzatzea52
                  Hirigintzako kontsultak42

                  PROZEDURAREN EPEA

                  • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                  • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

                  ARAUDI APLIKAGARRIA

                  ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                  1. Eskabide-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
                  2. Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.
                  3. Hirigintza Sailari bidaltzea.

                  NORK ONARTU BEHAR DU?

                  Alkatea

                  IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                  Ez dagokio

                  OHARRAK

                  Lizentzia emango da, baina dagokion egintza gauzatu dela dioen agiri publikoa Udalean aurkezteko baldintza etengarriaren pean; agiri hori lizentzia eman eta hurrengo hiru hilabeteen barruan aurkeztu beharko da, eta, hala egin ezean, lizentzia iraungiko da.

                  2 hilabeteko epean, dagokion egintza dokumentu publikoan formalizatzen denetik, katastroari jakinarazi beharko dio aldaketa. Adierazpen hori Gipuzkoako Foru Aldundian edo ondasuna dagoen udalean egin eta izapidetu ahal izango da.

                  DATU PERTSONALEN BABESA

                  Tratamendu jarduera: HIRIGINTZAREN KUDEAKETA

                  Helburua eta zilegitasuna: Erregistroa, kudeaketa, lokalen erabileraren baimenak eta bide publikoaren erabilera, lizentziak (baratz ekologikoak) eta Hirigintzako espedienteen jarraipena, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen arabera eta sektoreko legedi aplikagarriaren arabera (2/2006 Legea, Euskadiko lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa).

                  Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak gaian eskuduntza duten beste Administrazio Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari.

                  Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                  Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]