Adierazpen-izaera duen administrazioko baimen honek aukera ematen du eraikuntzako obrak, instalazioak eraikitzeko eta ezartzeko obrak, eta, orobat, eraikinaren edo instalazioaren arkitektura-eraketa edo -egitura ukitzen duten eta eraikinak eta instalazioak zabaltzeko, eraberritzeko eta zaintzeko diren lanak egiteko.
Interesa duten pertsona fisiko eta juridikoak
Ordezkaritza: eskaerak egiteko, erantzukizunpeko adierazpenak edo komunikazioak aurkezteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko ordezkaritza egiaztatu egin beharko da.
1. Eskaera orria, eredu normalizatuari jarraiki egina.
2. Interesdunaren NANa.
3. Teknikari gaitu batek idatzitako proiektua, dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsia. Ale bat paperean eta beste bat CDan.
4. Kasu bakoitzean aplikagarri den legedian ezarritako baimenak.
5. Ordezkapen idatzia, hala badagokio.
. - Obra-lizentziak eta -komunikazioak | |
---|---|
Obra-jakinarazpena (lizentziarik gabeko obra txikiak) | 25 € |
12.000 arteko aurrekontuak | 42 € |
12.000 eta 30.000 bitarteko aurrekontuak | 277 € |
30.000 baino gehiagoko aurrekontuak | 551 € |
Udal zerbitzuek hala eskatu eta gero eskatu eta izapidetu hirigintza-lizentziek %20ko gehikuntza izango dute. | . |
1. Eskabide-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
2. Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.
3. Hirigintza Sailari bidaltzea.
Alkatea
Ez dagokio
1. Jarduera arrekomunikazioa behar duten jarduera sailkatuetan, obrak egiteko lizentzia aurrez izapidetu beharko da.
2. Jarduera-lizentzia behar duten jarduera sailkatuak, jarduera-lizentzia lortu beharko da obrak egiteko lizentzia eman aurretik.
3. Hesirik, garabirik edo edukiontzirik jarri behar izanez gero, baimena aparte eskatu behar da, dagokion inprimakia beteta.
4. Eraikin berria edo handitze bat bada, obrak hasi aurretik zuinketa-akta edo sokak jartzea eskatu beharko da.
5. Eraikinak edo eraikinetako beharrezko aldeak okupatu eta erabiltzen hasi aurretik, horiek lehenengoz okupatzeko lizentzia eskatu beharko da.
6. Bide publikoa edukiontziekin edo elementu lagungarriekin okupatu behar izanez gero, dagokion baimena eskatu beharko da.
Tratamendu jarduera: HIRIGINTZAREN KUDEAKETA
Helburua eta zilegitasuna: Erregistroa, kudeaketa, lokalen erabileraren baimenak eta bide publikoaren erabilera, lizentziak (baratz ekologikoak) eta Hirigintzako espedienteen jarraipena, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen arabera eta sektoreko legedi aplikagarriaren arabera (2/2006 Legea, Euskadiko lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa).
Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak gaian eskuduntza duten beste Administrazio Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari.
Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.
Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]