Behin betiko ur hartunea, obretarako ura (behin-behinekoa) eta sutetarako ura

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Behin betiko ur hartunea, obretarako ura (behin-behinekoa) eta sutetarako ura.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisiko eta juridikoak

Ordezkaritza: eskaerak egiteko, erantzukizunpeko adierazpenak edo komunikazioak aurkezteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko ordezkaritza egiaztatu egin beharko da.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1. Eskaera orria, eredu normalizatuari jarraiki egina.

2. Eskatzailearen NANa.

3. Ur hartunearen helbidea.

4. Zerbitzu motaren zehaztepena (etxekoa, etxekoa ez dena, edo nekazaritzarako).

5. Ordezkapen idatzia, hala badagokio.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Postetxean) honako helbidera zuzenduta:
        • Urnietako Udala
          San Juan 5 20130 URNIETA

          Bestelako erregistro bulegoak:
        • Estatuko Administrazio Orokorra, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia
          URNIETA

                  ZENBAT KOSTATZEN DA?

                  . - Ur hornikuntza zerbitzua: Ur-harguneak. Hiruhileko fakturazioa
                  Ur-harguneak61,81

                  PROZEDURAREN EPEA

                  • Aurreikusitako epea: 15 egun
                  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

                  ARAUDI APLIKAGARRIA

                  ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                  1. Eskabide-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.

                  2. Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.

                  3. Hirigintza Sailari bidaltzea.

                  NORK ONARTU BEHAR DU?

                  Alkatea

                  IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                  Ez dagokio

                  OHARRAK

                  Obrak:

                  Ezinbestekoa izango da behin-behineko hartuneko eskaera egin baino lehen obren baimena tramitatzea.

                  Horniduraren betekizunak bermatzeko abonatuak Poliza sinatzen duenean fidantza edo banku-bermea entregatu beharko du. Kopurua zerbitzuaren arduradunek zehaztuko dute, obren tamaina eta iraupena kontuan izanda.

                  Jarritakobermea zerbitzua bukatzerakoan itzuliko zaio abonatuari, behin kontsumo guztien ordainketa eta bestelako zigor edota konpromisoak betetzen dituenean.

                  DATU PERTSONALEN BABESA

                  Tratamendu jarduera: HIRIGINTZAREN KUDEAKETA

                  Helburua eta zilegitasuna: Erregistroa, kudeaketa, lokalen erabileraren baimenak eta bide publikoaren erabilera, lizentziak (baratz ekologikoak) eta Hirigintzako espedienteen jarraipena, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen arabera eta sektoreko legedi aplikagarriaren arabera (2/2006 Legea, Euskadiko lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa).

                  Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak gaian eskuduntza duten beste Administrazio Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari.

                  Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                  Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]