Finka edo higiezin zehatz bati ezarri ahal zaizkion hirigintzako baldintzei eta araubideari eta, orobat, plangintza orokorrari buruzko informazio idatzia.
Interesa duten pertsona fisiko eta juridikoak
Ordezkaritza: eskaerak egiteko, erantzukizunpeko adierazpenak edo komunikazioak aurkezteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko ordezkaritza egiaztatu egin beharko da.
1. Eskaera orria, eredu normalizatuari jarraiki egina.
2. Eskatzailearen NANa.
3. Ordezkapen idatzia, hala badagokio.
4. Kasuaren arabera, agiri hauek:
- Informazio-eskaeraren xede den finka edo higiezinaren identifikazio argia (katastroko erreferentzia, erregistrokoa, identifikazio-planoa eta abar).
- Egin nahi den obrari edo jarduerari buruzko memoria.
- Kokapen-planoa.
- Barruko banaketaren plano bornatua.
- Jarriko den makineria.
. - Bestelako lizentzia eta dokumentuak | |
---|---|
Arau subsidiarioen aldakuntza | 3.814 € |
Plan Bereziak | 2.507 € |
Plan partzialak | 2.507 € |
Zehazpen Estudioak | 1.307 € |
Urbanizazio proiektuak | 2.507 € |
Ihardukera programak | 2.507 € |
Birsailkatze edo kooperazio proiektuak | 2.507 € |
Konpentsazio proiektuak | 2.507 € |
Lurren mugitzea | 56 € |
Partzelazioak | 56 € |
Lizentziak luzatzea | 56 € |
Hirigintzako kontsultak | 45 € |
Udal zerbitzuek hala eskatu eta gero eskatu eta izapidetu hirigintza-lizentziek %20ko gehikuntza izango dute. | . |
1. Eskabide-orria eta agiriak jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
2. Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.
3. Hirigintza Sailari bidaltzea.
Ez dagokio
Ez dagokio
Tratamendu jarduera: HIRIGINTZAREN KUDEAKETA
Helburua eta zilegitasuna: Erregistroa, kudeaketa, lokalen erabileraren baimenak eta bide publikoaren erabilera, lizentziak (baratz ekologikoak) eta Hirigintzako espedienteen jarraipena, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen arabera eta sektoreko legedi aplikagarriaren arabera (2/2006 Legea, Euskadiko lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa).
Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak gaian eskuduntza duten beste Administrazio Publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari.
Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.
Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]