Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak osatzen dituen zerbitzu bat da, eta horren helburua da desgaitasunen bat duten pertsonek turismoaz eta termalismoaz gozatu ahal izatea.
Salbuespen gisa, onuradunen 16 urtetik beherako seme-alabak joan ahalko dira, betiere haien laguntzarik gabe bidaiatzerik ez dutela justifikatzen badute.
Gurpil-aulkia erabiltzen dutenek edo eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko laguntza behar dutenek laguntzaile bat eraman beharko dute.
- Eskaera orria, eredu normalizatuari jarraiki egina.
- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.
- Indarrean dagoen NANaren fotokopia, bi aldeetatik (onuradunarena eta laguntzailearena).
- Desgaitasun-ziurtagiri osoaren fotokopia.
- Familia ugarien tituluaren fotokopia (egoera horretan egonez gero).
- Bizikidetzako familia-unitateak urtean 7.299,70 euroko edo gutxiagoko diru-sarrerak baditu: nominen edo pentsioen fotokopia eta/edo errentatik datozkien diru-sarreren ziurtagiria.
Hautatutako txandaren eta helmugaren arabera.
BOEn argitaratutako urteko deialdia.
COCEMFEra bidaltzea, ebazpena eman dezan.
Espainiako Elbarri Fisikoen Estatuko Konfederazio Koordinatzailea
Ez dagokio
Tratamendu jarduera: GIZARTE EKINTZA
Helburua eta zilegitasuna: Gizarte laguntzekin lotutako eskabideen eta espedienteen kudeaketa, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen eta Euskadiko Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduren 5eko 12/2008 Legearen arabera.
Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak Gizarte-ekintza arloan eskuduntza duten Administrazio Publikoei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari edo beste foru-erakunde eta erakunde pribatu batzuei.
Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.
Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]