Landa-gunean bizi diren eta helduak diren edo mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako garraio zerbitzu bat da. Etxebizitzatik herrigunerainoko joan-etorriak egiten ditu eguneroko jarduerak egin ahal izateko (medikua, erosketak, gestioak...)
Landagunean bizi diren eta garraio publikoa erabiltzeko modurik edo ibilgailu propiorik ez duten 50 urtetik gorako pertsonek, eta mugikortasun-arazoak dituztenek.
- Eskaera orria, eredu normalizatuari jarraiki egina.
- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.
- Eskatzailearen NANa.
- Borondatezko ordezkaritzarik izanez gero, ordezkariaren NANa.
Doan
Ez dagokio.
Ez dagokio
Ez dagokio
Tratamendu jarduera: GIZARTE EKINTZA
Helburua eta zilegitasuna: Gizarte laguntzekin lotutako eskabideen eta espedienteen kudeaketa, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen eta Euskadiko Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduren 5eko 12/2008 Legearen arabera.
Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak Gizarte-ekintza arloan eskuduntza duten Administrazio Publikoei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari edo beste foru-erakunde eta erakunde pribatu batzuei.
Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.
Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]