Desgaitasunen bat duten pertsonentzako aparkatzeko txartela

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Desgaituek aparkatzeko txartel eskaera, hartarako adierazitako lekuetan.

NORK ESKA DEZAKE?

Urnietan erroldaturik egonik honako kasu hauetakoren batean daudenak:

  • Desgaitasun egoera ofizialki onartua duten pertsona fisikoek, eta %33ko desgaitasunera iritsi gabe onartua dutenak ezintasun iraunkor erabatekoa, edo baliaezintasun handia, eta gainera egoera hauetakoren batean daudenak:
    • Mugikortasun murriztua dutenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Balorazio eta Orientazio Zerbitzuak irizpena emanik.
    • Begi hoberenean 0,1 zuzenketarekin bezalako edo gutxiagoko begi-zorroztasuna dutenak, edota ikus-eremua 10 gradu edo gutxiagora murriztua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Balorazio eta Orientazio Zerbitzuak irizpena emanik.
  • Mendekotasun-egoeran dauden eta aurreko baldintzak betetzen dituzten pertsona fisikoak.
  • Gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Balorazio eta Orientazio Zerbitzuak mugikortasun murriztuko baremoan mugikortasun mugaren bat badutela iritzitakoak.
  • 3 urtetik beherakoak mendekotasun egoeran egonik modu jarraituan aparatu teknikoak nahitaez behar dituztenak beren zereginetarako (gurpil-aulki bereziak, arnasteko aparatuak...), edota beren larritasunagatik Gipuzkoako Foru Aldundiaren Balorazio eta Orientazio Zerbitzuak desgaitasunaren 4 edo 5 mailetan baloratu dituenak (patologia larria edo oso larria).
  • Soil-soilik desgaitasun edo mugikortasun murriztua duten pertsonen garraio kolektiborako erabiltzen diren ibilgailu egokituen titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoak, mendekotasun-arreta eta autonomia pertsonala sustatzeko gizarte-zerbitzuak ematen dituztenak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Eskaera orria, eredu normalizatuari jarraiki egina.

- Interesdunen baimena, Gizarte Zerbitzuek laguntza kudeatzeko beharrezko datuak eta dokumentuak eskatu ahal izan ditzaten administrazio publikoetan, hala nahi den kasuetan.

- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.

- NANa.

- Borondatezko ordezkaritza, ordezkariaren NANa.

- Nortasun agirikoaren tamainako argazki bat. (ebazpena baiezkoa bada soilik)

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

            Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Postetxean) honako helbidera zuzenduta:
          • Urnietako Udala
            San Juan 5 20130 URNIETA

                      ZENBAT KOSTATZEN DA?

                      Doan

                      PROZEDURAREN EPEA

                      • Aurreikusitako epea: Berehala
                      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
                      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

                      ARAUDI APLIKAGARRIA

                      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                      Ez dagokio

                      NORK ONARTU BEHAR DU?

                      Gipuzkoako Foru Aldundia

                      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                      Ez dagokio

                      OHARRAK

                      Txartela bost urtez behin berritu beharko da; edo lehenago ezgaitasunaren kalifikazioa berrikusi behar bada epe horren barruan.

                      Titularrak ibilgailua gidatzen duenean edo bertan bera doanean bakarrik erabili ahal izango da txartela.

                      Ibilgailuaren aurreko aldean jarri behar da, txartelaren aurkia argi eta garbi ikus dadin ibilgailuaren kanpoaldetik.

                      DATU PERTSONALEN BABESA

                      Tratamendu jarduera: GIZARTE EKINTZA

                      Helburua eta zilegitasuna: Gizarte laguntzekin lotutako eskabideen eta espedienteen kudeaketa, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen eta Euskadiko Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduren 5eko 12/2008 Legearen arabera.

                      Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak Gizarte-ekintza arloan eskuduntza duten Administrazio Publikoei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari edo beste foru-erakunde eta erakunde pribatu batzuei.

                      Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                      Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]