Familia ugariei izaera hori aitortzen dien titulu ofiziala da, eta onura batzuk lortzeko balio du.
Honako kide hauek dituztenak dira familia ugariak:
Familia Ugariaren baldintza onartzeko edo mantentzeko seme-alabek bete beharrekoak honako hauek dira:
- Eskaera orria, eredu normalizatuari jarraiki egina.
- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.
- Familiako kide guztien NANa, baldin badaukate.
- Familia-liburuaren fotokopia konpultsatua.
- Titulu-eskaeran agertzen diren seme-alabek gurasoekiko mendekotasun ekonomikoa dutela egiaztatzen duten agiriak (PFEZ, nominak, langabezia-txartela...).
- Eskatzaileak bere adinerako ikasketa egokiak edo lanpostu bat lortzeko ikasketak egin dituela egiaztatzen duten agiriak, 21 eta 25 urte bitartean, biak barne, dituzten seme-alaben kasuan.
- Tituluaren eskaeran agertzen diren pertsonetako batek lanerako desgaitasuna eta/edo ezintasuna badu: Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak emandako elbarritasun-ziurtagiria (noiz berrikusi behar den adieraziko da, hala badagokio) eta/edo desgaitasun-egoera iraunkor absolutu edo baliaezintasun handia egiaztatzen duen agiria.
- Tutoretza, harrera iraunkorra edo aurreadopziozkoa, alarguntasuna, banantzea edo dibortzioa egiaztatzen duen agiria, halako egoeraren bat alegatu bada.
- Banandurik edo dibortziaturik egonez gero, epaiaren eta hitzarmen arautzailearen kopia.Tituluan etxe berean bizi ez diren ondorengoak sartzeko eskatuz gero: gurasoak horrekin ados daudela dioen akordioa eta mantenu-betebeharra ezartzen duen ebazpen judiziala.
Beste nazionalitate batzuetako eskatzaileentzat, aurrekoaz gain:
a) Europar Batasuneko herrialde kideetako nazionalak (edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordiokoak):
- Eskatzailea Gipuzkoan bizi dela egiaztatzen duen agiria, eta, EBko edo AEEEko beste estatu kide batean biziz gero, familia-unitateko gurasoetako batek gutxienez Gipuzkoan inoren kontura edo bere kontura jarduera bat egiten duela egiaztatzen duen agiria.
b) Beste herrialde batzuetako nazionalak:
- Bizileku-baimena.
- Familia-libururik izan ezean, seme-alaben jaiotza-agiria.
TITULUA BERRITZEA:
- Aurreko titulua aurkeztea.
- Egoera berezirik edo aldaketarik izanez gero, hori egiaztatzen duten agiriak aurkeztea:elbarritasuna, ikaslea, mendekotasun ekonomikoa, alarguntasuna, banantzea edo dibortzioa, tutoretza, harrera...
Doan
Espedientea Gipuzkoako Foru Aldundiari bideratu.
Gipuzkoako Foru Aldundia
Ez dagokio
Tratamendu jarduera: GIZARTE EKINTZA
Helburua eta zilegitasuna: Gizarte laguntzekin lotutako eskabideen eta espedienteen kudeaketa, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen eta Euskadiko Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduren 5eko 12/2008 Legearen arabera.
Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak Gizarte-ekintza arloan eskuduntza duten Administrazio Publikoei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari edo beste foru-erakunde eta erakunde pribatu batzuei.
Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.
Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]