Etxegabetzeen aurkako zerbitzu juridikoa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ohiko etxebizitza galtzeko edota gizarte bazterkeria egoeran egoteko arriskuan dauden pertsonei laguntza juridiko espezializatua emateko zerbitzua.

NORK ESKA DEZAKE?

1. Hartzaileek beren defentsa juridikoa ordaintzeko baliabiderik ez dutela edo bitarteko urriak dituztela ulertuko da, honako baldintza hauek betetzen badira:

  • Familia unitatearen diru-sarrerak ez dira Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoa bost aldiz baino altuagoak.
  • Familia unitateak ez du 12.000 euro baino gehiagoko aurrezki edo produktu finantziaziorik.
  • Ez du 24.000 euro baino gehiagoko balio katastral aduen beste ondasunik – langile autonomoen kasuan ohiko lanerako erabiltzen diren lokalak salbu-.

2. Hartzaile izan daitezke ere, fede oneko zordunen eta bere zorra ezin ordaindu izan duen hirugarren pertsona bati mailegua abalatu diotenak, baldin eta finantza entitateak egindako erreklamazioaren ondorioz etxebizitza hori galtzeko arriskuan daude .

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Eskaera orria, eredu normalizatuari jarraiki egina.

- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.

- Etxearen jabetzaren eskriturak.

- Mailegu kontratuaren eskriturak.

- Etxearen erabilera esleitzen dion epai judiziala, halakorik badago.

- Ordaindutako azken ordainagiriak.

- Zor diren zenbatekoak, kapitala, ohiko interesak eta atzerapen interesak zehaztuta.

- Erakunde hartzekodunaren komunikazioak.

- Letraduak egoki deritzona.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

            Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Postetxean) honako helbidera zuzenduta:
          • Urnietako Udala
            San Juan 5 20130 URNIETA

              Gizarte laguntzailearekin hitzordua adosteko:
            • 943008000

                  Zerbitzua martxan jartzeko:
                • Beharrezkoa da gizarte-laguntzailearekin hitzordua eskatzea.

                  ZENBAT KOSTATZEN DA?

                  Doan

                  PROZEDURAREN EPEA

                  • Aurreikusitako epea: 2 egun

                  ARAUDI APLIKAGARRIA

                  Ez dagokio

                  ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                  Foru Aldundira eskaera helarazi.

                  NORK ONARTU BEHAR DU?

                  Gipuzkoako Foru Aldundia

                  IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                  Ez dagokio

                  OHARRAK

                  DATU PERTSONALEN BABESA

                  Tratamendu jarduera: GIZARTE EKINTZA

                  Helburua eta zilegitasuna: Gizarte laguntzekin lotutako eskabideen eta espedienteen kudeaketa, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen eta Euskadiko Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduren 5eko 12/2008 Legearen arabera.

                  Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak Gizarte-ekintza arloan eskuduntza duten Administrazio Publikoei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari edo beste foru-erakunde eta erakunde pribatu batzuei.

                  Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                  Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]