Bere osotasunean ekiten diete gizarte eta hezkuntza-arloko esku-hartzean, arlo psikosozialeko esku-hartzean eta, hala badagokio, esku-hartze terapeutikoan dauden premiei, baita aholkularitza soziojuridikoko premiei ere, tratu txarren egoeren eta sexu-askatasunaren aurka egon litezkeen ekintzen ondoriozkoak direnei, edozein izanik ere horiek gertatu diren eremua.
Zerbitzu motak:
- Eskaera orria, eredu normalizatuari jarraiki egina.
- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.
- NANa
- Aurrez salaketa jarri dela egiaztatzea edo lesioen partea izatea, halakorik izanez gero.
Doan
Ez dagokio
Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura igortzea.
Gipuzkoako Foru Aldundia
Ez dagokio
Programa honetara biltzeko ez da beharrezkoa izango biktimaren legezko egiaztapena (babesteko agindua, sententzia).
Tratamendu jarduera: GIZARTE EKINTZA
Helburua eta zilegitasuna: Gizarte laguntzekin lotutako eskabideen eta espedienteen kudeaketa, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen eta Euskadiko Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduren 5eko 12/2008 Legearen arabera.
Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak Gizarte-ekintza arloan eskuduntza duten Administrazio Publikoei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari edo beste foru-erakunde eta erakunde pribatu batzuei.
Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.
Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]