Etxez etxeko laguntza zerbitzua

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua asistentzia eta prebentzio zerbitzu bat da, erabiltzaileei ahal bezain luzaro norberaren etxean bizitzen jarraitzeko laguntza ematean datzana; horretarako, etxeko laguntza edo/eta laguntza pertsonala eskaintzen zaie, etxean moldatzeko eta beren komunitatean txertatzeko, bakartzea saihestuz.

NORK ESKA DEZAKE?

Honako pertsona edo/eta familia hauek ere izan daitezke etxez etxeko laguntza zerbitzuaren erabiltzaileak:
— Beren kasa moldatzeko zailtasunak direla medio eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak edo/eta jarduera instrumentalak gauzatzeko laguntza behar duten pertsonak.
— Familiek zaindu ezin dituzten edo behar duten zaintza eta arreta eman ezin dieten adingabeak.
— Zama astunegia, harreman gatazkatsuak, gizarte egoera egongaitzak edo/eta gaixotasun fisiko edo/eta psikikoen ondoriozko arazoak dituzten familiak edo pertsonak, eguneroko bizitzako jardueretarako laguntza partziala edo erabatekoa behar dutenak.
— Aldi bateko gaixotasun edo gaixotasun terminal batek jotako pertsonak, gaixotasunaren ondorioz eguneroko bizitzako jardueretarako beste norbaiten laguntza behar dutenak.
— Kasuaren arduradunaren iritziz eta haren irizpideei jarraituz zerbitzu honen arreta jasotzea dagokien pertsona edo/eta egoerak, Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak baimenduak.

Aurrez aipatutako talde horietako bateko kidea izateaz gainera, honako baldintza hauek bete beharko ditu eskatzaileak:

Baldintza administratiboak:
— Eskaria egiten den datan Urnietako udalerrian erroldatuta egotea, eta hartan erroldatuta jarraitzea. Teknikariek hala proposatuz gero, baldintza hau betetzetik salbuetsita geldituko dira senitartekoen etxeetan txandaka bizi diren pertsonak.

Beharrizanari buruzko baldintzak:
— Dagokion etxebizitzan bizitzea, izan hura norberarena nahiz zaintzaile nagusi gisa diharduen senitarteko batena.

—Etxebizitzaren edo ingurunearen egoerak ez eragoztea edo zailtzea erabiltzailea han egotea eta ez jartzea arriskuan erabiltzailea nahiz etxez etxeko langileak.

—Hala behar izanez gero, etxebizitzan baldintza egokietan bizitzeko behar adina laguntza izatea, EELZren prestazioarekin batera.
—Osasun edo gizarte-osasun erakundeetan iraunkorki arreta jasotzea eskatzen duen osasun egoeran ez egotea.
— Gaixotasun infekto-kutsakor edo buru gaixotasun bat izanez gero, uko ez egitea dagokion tratamendua hartzeari.
— Jokabide asaldurarik izanez gero, etxez etxeko langileentzako arriskutsua ez izatea.

Ordezkaritza: eskaerak egiteko, erantzukizunpeko adierazpenak edo komunikazioak aurkezteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko ordezkaritza egiaztatu egin beharko da.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Etxez Etxeko Laguntza zerbitzuaren eskaera orria.

- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.

Interesdunek edo bizikidetza-unitateko gainerako kideek, baldin eta modu arrazoituan laguntza kudeatzen duen organoari baimena ematen ez badiote administrazio eskudunean behar diren datuak egiaztatzeko, Etxez etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen udal-erregelamenduak 14.artikuluak eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute. 14 (2018/09/28ko GAO, 288. zk.).

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

            Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Postetxean) honako helbidera zuzenduta:
          • Urnietako Udala
            San Juan 5 20130

              Gizarte laguntzailearekin hitzordua adosteko:
            • 943008000

                  Zerbitzua martxan jartzeko:
                • Beharrezkoa da gizarte-laguntzailearekin hitzordua eskatzea.

                  ZENBAT KOSTATZEN DA?

                  Erabiltzaileak ordaindu beharreko prezioa formula matematiko bat aplikatzearen emaitza izango da. Formula horretan, hainbat faktore hartuko dira kontuan, besteak beste, familiaren egoera, egoera ekonomikoa eta zerbitzuaren intentsitatea.

                  PROZEDURAREN EPEA

                  • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
                  • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                  ARAUDI APLIKAGARRIA

                  ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                  Erabiltzaileen beharrizanen ebaluazioa eta gizarte txosten proposamena egiteko, Gizarte Zerbi tzu en 12/2008 Legean bildutako zehaztapenak hartuko dira kontuan.

                  1- Beharrizanen ebaluazioa.

                  2- Gizarte-langilearen txosten-proposamena.

                  3- Organo eskudunari helarazi.

                  4- Interesdunari ebazpena jakinarazi.

                  NORK ONARTU BEHAR DU?

                  Alkatea

                  IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                  Ez dagokio

                  OHARRAK

                  DATU PERTSONALEN BABESA

                  Tratamendu jarduera: GIZARTE EKINTZA

                  Helburua eta zilegitasuna: Gizarte laguntzekin lotutako eskabideen eta espedienteen kudeaketa, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen eta Euskadiko Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduren 5eko 12/2008 Legearen arabera.

                  Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak Gizarte-ekintza arloan eskuduntza duten Administrazio Publikoei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari edo beste foru-erakunde eta erakunde pribatu batzuei.

                  Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                  Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]