Droga-mendekotasuna gainditzeko tratamenduan dauden pertsonentzako laguntza

ZER DA? ZERTARAKO DA?

EAEko zentro publiko edo itunpekoetan ondoko arazo hauetakoren batengatik programaren bat egiten ari diren pertsonen gastuak partzialki ordaintzen laguntzeko diru-laguntzak dira:

  • Droga-mendekotasuna.
  • Beste era bateko mendetasun psikologikoak (hala nola ludopatia, teknologia berriekiko mendekotasuna eta abar).
  • Arriskuan dauden 14 eta 18 urte bitarteko nerabeak.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Urnietako udalerrian erroldaturik dagoen eta tratamendua EAEko zentro publiko edo itunpekoetan hasi duen edozein herritar.
  • Pertsona kaltetuaren jarraipena egiten ari diren laguntzaileak (familiakoak edo lagunak), betiere programak hala eskatzen badu.
  • Pertsona kaltetuaren familiakoak, kideak eta lagunak, Urnietako bizilagunak badira eta hark tratamendua hasi ez duelarik autolaguntzako taldeetara joaten badira, tresna egokiak eskuratzeko modu gisa, mendeko pertsonaren egoera hobeto ulertu ahal izateko eta tratamendua egin dezan motibatzeko eta mendeko pertsonarekiko bizikidetzan sortzen diren egoerak bideratzeko.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Eskaera orria, eredu normalizatuari jarraiki egina.

- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.

- Eskatzailearen NANa.

- Bizikidetza-ziurtagiria.

- Tratamendua eman den zentroaren ziurtagiria, gutxienez bi hilabeteko tratamendua egin dutela eta laguntzailea beharrezkoa dela edo ez dela dioena.

- Diru-sarrerak egiaztatzen dituen agiria.

- Beste erakunde batzuek diru-laguntzak eman badituzte edo beste erakunde batzuetan diru-laguntzak eskatu badira, horren berri ematen duen zinpeko adierazpena.

- Xede horretarako beste erakunde publiko edo pribatu batzuei diru-laguntzarik ez zaiela eskatu baieztatzen duen zinpeko adierazpena.

- Diru-laguntza sartzeko kontu korrontea.

- Kontu korrontearen titularitatea.

- Egokitzat jotzen den beste edozein agiri.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Bertan Bulegoa
    San Juan 5 20130 URNIETA
    7:30-14:30
    943008000
    943008037

            Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Postetxean) honako helbidera zuzenduta:
          • Urnietako Udala
            San Juan 5 20130 URNIETA

              Gizarte laguntzailearekin hitzordua adosteko:
            • 943008000

                  Zerbitzua martxan jartzeko:
                • Beharrezkoa da gizarte-laguntzailearekin hitzordua eskatzea.

                  ZENBAT KOSTATZEN DA?

                  Doan

                  PROZEDURAREN EPEA

                  • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
                  • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

                  ARAUDI APLIKAGARRIA

                  ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                  1. Txosten teknikoa egitea.
                  2. Organo eskudunak ebazpena ematea.
                  3. Kontu-hartzailetza Sailari bidaltzea.
                  4. Interesdunari jakinaraztea.

                  NORK ONARTU BEHAR DU?

                  Tokiko Gobernu Batzarra

                  IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                  Ez dagokio

                  OHARRAK

                  Bi kasuetan, beharrezkoa da tratamendua laguntza eskatu baino bi hilabete lehenago hasia izatea, eta laguntzak atzeraeragina izango du, tratamendua hasi den egunetik aurrera.

                  Diru-laguntza eskatzeko idazkia urrira arte aurkeztu ahalko da, hilabete hori barne dela.

                  DATU PERTSONALEN BABESA

                  Tratamendu jarduera: GIZARTE EKINTZA

                  Helburua eta zilegitasuna: Gizarte laguntzekin lotutako eskabideen eta espedienteen kudeaketa, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen eta Euskadiko Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduren 5eko 12/2008 Legearen arabera.

                  Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak Gizarte-ekintza arloan eskuduntza duten Administrazio Publikoei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari edo beste foru-erakunde eta erakunde pribatu batzuei.

                  Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.

                  Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]