Laguntza hauen bidez, partzialki ordaintzen dira desgaitasunen bat duten haurrei heltzen laguntzeko eta familian eta gizartean integratzen laguntzeko tratamenduak.
Diru-laguntza hauen bidez, itunpekoak ez diren egoitzetan banakako arreta emateko programak finantzatzen dira eta beste gizarteratze-programa batzuk lortzen edo egiten dira; horrez gain, adingabekoaren garapen osorako eta soziabilitaterako beharrezkoak diren laguntza teknikoak ematen dira.
% 33ko edo gehiagoko desgaitasun-gradua duten 16 urtetik gorako adingabekoen familiek eta Urnietako udalerrian erroldatutak egotea.
- Eskaera orria, eredu normalizatuari jarraiki egina.
- Interesdunen baimena, Gizarte Zerbitzuek laguntza kudeatzeko beharrezko datuak eta dokumentuak eskatu ahal izan ditzaten administrazio publikoetan, hala nahi den kasuetan.
- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.
- Desgaitasun aitortua duen adingabearen ordezkariaren NANa.
- Adingabekoaren desgaitasuna ziurtatzen duen agiria, organo eskudunak emandakoa.
- Bizikidetza-ziurtagiria.
- Kasuan kasuko desgaitasunean aditu den profesional baten aldeko txostena, eskatutako tratamendua beharrezkoa dela dioena.
- Diru-sarrerak egiaztatzen dituen agiria.
- Beste erakunde batzuetatik diru-laguntzarik jaso bada edo beste erakunde batzuetan diru-laguntzarik eskatu badira, horren berri ematen duen zinpeko aitorpena.
- Xede horretarako beste erakunde publiko edo pribatu batzuei diru-laguntzarik ez zaiela eskatu baieztatzen duen zinpeko aitorpena.
- Diru-laguntza sartzeko kontu korrontea.
- Gizarte Zerbitzuen Sailak beharrezkotzat jo dezakeen beste edozein agiri.
- Kontu korrontearen titularitatea.
Doan
Tokiko Gobernu Batzarra
Ez dagokio
Tratamendu jarduera: GIZARTE EKINTZA
Helburua eta zilegitasuna: Gizarte laguntzekin lotutako eskabideen eta espedienteen kudeaketa, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen eta Euskadiko Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduren 5eko 12/2008 Legearen arabera.
Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak Gizarte-ekintza arloan eskuduntza duten Administrazio Publikoei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari edo beste foru-erakunde eta erakunde pribatu batzuei.
Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.
Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]