Erretiro adinean edo baliaezintasun egoeran egonik, Gizarte Segurantzari kotizatu ez edo nahikoa kotizatu ez diotelako, kotizaziopeko pentsioa jasotzeko eskubidea ez duten pertsonei zuzendutako aldizkako prestazio ekonomikoak dira.
Oinarrizko beharrei aurre egiteko dira, gutxieneko bermeen modalitatean, izan ere, beste diru-sarrera propiorik izanez gero, gehienez ere bermatutako gehieneko zenbatekoa ordainduko da.
Bi modalitate daude: Desgaitasunaren ziozkoa eta erretiroarena.
Baldintzak:
Desgaitasunagatiko pentsioa
Erretiroagatiko pentsioa
Bestelako osagarriak ere jaso daitezke, beste baldintza batzuk betez gero, hala nola: ezintasun maila handia eta diru-sarre
- Eskaera orria, eredu normalizatuari jarraiki egina.
- Interesdunen baimena, Gizarte Zerbitzuek laguntza kudeatzeko beharrezko datuak eta dokumentuak eskatu ahal izan ditzaten administrazio publikoetan, hala nahi den kasuetan.
- Ordezkapen idatzia, hala badagokio.
- Eskatzailearen eta familia-unitatea osatzen duten 14 urtetik gorako gainerako kideen NANa edo pasaportea.
- Borondatezko ordezkaritza izanez gero, ordezkariaren NANa.
- Pertsona fisikoen gaineko errentaren azken ekitaldiko aitorpena.
- Gainerako agiriak, kasuaren arabera.
- Kontu korrontearen titularitatea.
Doan
Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentura igortzea.
Gipuzkoako Foru Aldundia
Ez dagokio
Tratamendu jarduera: GIZARTE EKINTZA
Helburua eta zilegitasuna: Gizarte laguntzekin lotutako eskabideen eta espedienteen kudeaketa, Toki Araubideko Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen eta Euskadiko Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduren 5eko 12/2008 Legearen arabera.
Aurreikusitako lagapenak:Datu pertsonalak Gizarte-ekintza arloan eskuduntza duten Administrazio Publikoei jakinarazi ahal izango zaizkie, hala nola, Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari edo beste foru-erakunde eta erakunde pribatu batzuei.
Oharra: Interesdunak bere datuetarako sarbidea, zuzenketa, ezabatze eskubideak, eta horien tratamendua mugatzeko edo horri kontra egiteko eskubideak ditu, jakinarazpen bat bidaliz Udaleko helbidera edo dbo-dpd@urnieta.eus posta elektronikora.
Informazio gehiago: tratamenduko jardueren erregistroa [PDF]